Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

MUGIMENDUAREN ZAINKETA PROFESIONALIZATZEKO NAHIA

Egileak: M Martinez de Albeniz , A Ulibarri

ERIZAINTZAKO UNIBERTSITATE ESKOLA


Helburuak

Aldakako ebakuntza baten ostean ohetik nola jaiki, ibiltzen hasteko unean taka-taka nola erabili, ohean egonda gorputz-jarreraren aldaketa nola egin, istripu zerebro-baskular baten ostean soinaren jarrera egokia nola mantendu, eta abar, era honetako zainketak egin behar izatea ohikoa da erizaintza-taldean. Bestalde, egun, zainketak ematen direneko inguruak aldaketa nabariak jasan ditu. Erizain-taldearen etengabeko aldaketak, pertsonen ospitaleko egonaldien murrizketak, biztanleriaren zahartze-prozesuak eta kirurgiaren alorrean jazotako aurrerapenek, besteak beste, ondorio funtsezkoak ekarri dituzte gaixoak ahalik eta azkarren indarberritzeko. Erizainon zainketen helburua nork bere burua zaintzeko independentzia lortzen laguntzea da. Honez gain, pertsona bakoitzaren osatze-prozesua banakakoa dela esan behar da. Gaur egungo egoera kontuan hartuta, mugitzearen eta gorputz-jarrera egokia mantentzearen giza beharra gogoetarako gai bihurtu da, bai pertsonaren mugitzeko gaitasuna zehazteko garaian, bai heziketa-prozesua azaltzeko ere. “Virginia Henderson” da Osakidetzak erizaintza-mailan erabilitako modeloa. Modelo honek proposatzen digun dikotomia (suplentzia/laguntza) batzuetan ez da nahikoa gaixoen mendekotasun edo dependentzia-maila modu objektiboan zehazteko, ezta heziketa-prozesuaren jarraipena bermatzeko ere. Arazo honi aurre egiteko erreminta bat proposatu gura genizueke. Erreminta honek bi parametro neurtzen ditu: alde batetik gaixoen dependentzia-maila, eta bestetik gaixoa ikaste-prozesuan zein puntutan dagoen. Azkenik, erreminta hau nahiz eta baloratu beharra dagoen, abiapuntutzat oso baliagarria izan daitekeelakoan gaudela aipatu besterik ez dugu.

Azken Berriak

Felix Zubia: "Arreta kalitatezkoa izango da ama hizkuntzan egiten bada"
Zarauzko GUKA aldizkariak Felix Zubia elkarrizketatu du, Zarautzen apirilaren 10ean eman duen sasuna eta hizkuntzari buruz eman duen hitzaldi baten harira: Osasuna eta hizkuntza. Bi noranzko dituen bidea hitzaldia emango du Felix Zubiak (Zaraut...
LOAREN ASALDURAK: EZAUGARRI KLINIKO BEREIZGARRIAK ETA OINARRIZKO MANEIUA
COMGI fundazioak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak hurrengo saioa antolatu dute: Loaren asaldurak: ezaugarri kliniko bereizgarriak eta oinarrizko maneiua. Honen helburua loaren asaldura nagusiak azaltzea da eta haien identifikaziorako zein maneiur...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan