Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

JARDUERA FISIKOAREN BIDEZKO EGITASMOA OSASUNA SUSTATZEKO

Egileak: LM* Zulaika , M** Muñoa , G* Infante , G* Iturriaga , A* Rodriguez

* JARDUERA FISIKO ETA KIROLAREN ZIENTZIETAKO FAKULTATEA, EHU-UPV; **ONDARRETA OSASUN ZENTROA. FAMILIA-MEDIKUA, OSAKIDETZA


Sarrera

Osasun-arloko profesional guztion zeregina, finean, hiritarren bizi-kalitatea hobetzea dugu. Ildo honetan, badugu baliabide bat, aldi berean osasun fisikoa, ongizate psikologikoa eta bere giza harremanak garatzeko lagungarri gertatzen dena: bizi-estilo aktiboak sustatzea, hain zuzen ere. Jarduera fisikoa osasunarentzat lagungarria denaren ustea oso hedatua dago. Hala ere, pertzepzio hori hain zabaldua egon arren, ez dugu lortzen isla zuzenik izatea parte-hartzaileen kopuruaren gorakadari dagokionez. Era berean, hainbatek lehenengo urratsa ematen du kirola egiten hasteko, baina, dena den, zenbakiak azaltzen dute gero jarraipena ez dela espero zitekeen bezain arrakastatsua. Non dago arazoaren sustraia? Zein neurri har ditzakegu arazoari aurre egiteko asmoz? Helduaroan bizi-ohiturak aldatzea posible al da? Esku-hartze egitasmoak zein adinetara bideratu beharko lirateke? Zein erakundek hartu beharko lukete ardura? Galdera hauek eta antzekoak erantzuten saiatuko gara sendagile, psikologo, pedagogo eta heziketa fisikoko lizentziatuez osatutako gure taldean. Bizi-azturak eskuratzeari dagokionez, adinik eraginkorrena zein ote den ere landuko dugu, epe luzera iraunarazteko ohiturak bereganatzeko arorik moldagarriena, alegia. Guztion elkarlanarekin emaitza arrakastatsuak eskura genitzake.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan