Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

EPIC-GIPUZKOAKO KOHORTEKO KIDEEN OSASUN-PERTZEPZIOA, GAITASUN FUNTZIONALA ETA MENDEKOTASUN-MAILA

Egileak: P Amiano , M Dorronsoro , N LarraƱaga , M Basterretxea

GIPUZKOAKO OSASUN PUBLIKOKO ZUZENDARIORDETZA


Sarrera

Osasunaren pertzepzioa definitzeko, pertsona batek bere osasunaren egoeraz egiten duen balorazio orokorra edota daukan sentsazio-multzoa dela, esaten da. Bai gaitasun funtzionala, bai mendekotasuna, osasun-arazoren baten ondorioz etorri ohi dira. EPIC-Gipuzkoako kohorteko kideek euren eguneroko bizitza egitean zer osasun- pertzepzio, zer gaitasun funtzional eta zer mendekotasun-maila duten deskribatzen da.

Metodoak

METODOA EPIC-Gipuzkoako kohortea 8.417 pertsonak osatzen dute, bi sexuetakoak. Euren adina 35 eta 65 urte bitartekoa da. Erreklutamendua 1992-96 aldian egin zen. Bere garaian, guztiei honako informazio hau hartu zitzaien: dieta, aurrekari medikoak, bizitza-ohiturak, ezaugarri soziodemografikoak eta neurketa antropometrikoak; odola ere atera zitzaien. 2003an kohortearen jarraipen aktiboa egin zen, postaz eta Internetez bidalitako inkestaren bitartez. Galdesortan, euren osasun-pertzepzioari buruz, jarduera pertsonalak egiteko (jan, bainatu, etab.) gaitasun funtzionalari buruz eta etxeko lan, paper-kontu, diru-kontu eta horrelakoak zuzentzeko izan zezaketen laguntza-premiari buruz galdetzen zen. Erreklutamendua egitean azterketa deskriptibo bat egin zen, datu hauei erreparatuz: sexua, adina, heziketa-maila eta erikortasuna.

Emaitzak

EMAITZAK % 75ek erantzun zuen. Jarraipen-denbora, batez beste, 10 urtekoa izan zen. Erantzun zuten gizonezkoek, batez beste, 60 urte zituzten; emakumezkoek, 57. Gizonezkoek pertzepzio hobea dute euren osasunaz, eta emakumeek eta 65 urtetik gorakoek sumatzen dute okerren euren osasuna: % 17,25 vs % 11,6 (p = 0,000); behe-mailako heziketa dutenek osasun okerragoa dute goi-mailakoa dutenek baino: % 16,5 vs % 6,2 (p = 0,000). Erikortasuna handitzen den neurrian okerragotzen da osasunaren pertzepzioa, % 8,44 vs 22,9 (p = 0,000), eta handiagoa da mendekotasuna emakumeetan, gizonezkoetan baino (p< 0,001). Gaitasun funtzionalaren beherapena nabariagoa da orain dela 10 urte eritasun bat baino gehiago zutela aitortu zutenen artean.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan