Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

ARTROSIA ETA ARTRITISA GIPUZKOAKO EPIC KOHORTEAN

Egileak: M Dorronsoro , P Amiano , N LarraƱaga , M Basterretxea

GIPUZKOAKO OSASUN PUBLIKOKO ZUZENDARIORDETZA


Sarrera

EPIC-Gipuzkoako kohortea 8.417 pertsonak osatzen dute, bi sexuetakoak. Euren adina 35 eta 65 urte bitartekoa da. Erreklutamendua 1992-96 aldian egin zen. Bere garaian, guztiei honako informazio hau hartu zitzaien: dieta, aurrekari medikoak, bizitza-ohiturak, ezaugarri soziodemografikoak eta neurketa antropometrikoak; odola ere atera zitzaien. EPIC-Gipuzkoako kohorteko kideetan agertutako eta antzemandako artrosiaren eta erreumatismoaren prebalentzia deskribatzen da.

Metodoak

METODOA 2003an kohortearen jarraipen aktiboa egin zen, postaz eta Internetez bidalitako inkestaren bitartez. Galdera hau egiten zen: Ondoko gaixotasunetako bat izan al duzu? Artrosia eta beste erreumatismo batzuk. Bai / Ez. Tratamendua eta medikamentuaren izena. Azterketa deskriptibo bat egin da datu hauei erreparatuz: sexua, adina, heziketa- maila, erreklutamendu-garaiko obesitatea, erantzuleek gaur egun duten pisuaren eta 20 urterekin zutenaren arteko aldea.

Emaitzak

EMAITZAK Kohorteko % 75 kidek erantzun zuen. Jarraipen-denbora, batez beste, 10 urtekoa izan zen. Gizonezkoek 60 urte zituzten, batez beste; emakumezkoek, 57. Inkestan emandako erantzunen arabera, % 26,6k artrosia edo artritisa zuen; % 30,32 artrosia edo artritisaren aurkako tratamendupean zegoen inkestari erantzuten ari zen garaian. Artikulazioetako osasun-arazoak arruntagoak ziren emakumezkoen artean (% 31,7), eta, botikak hartzen ari zirenak, berriz, bi aldiz gehiago ziren emakumezkoak (% 10,2) gizonezkoak (% 5,7) baino (p = 0,000). Sarriago gertatzen da 60 urtetik gorakoetan: % 52,3 vs % 14,9 emakumeetan eta % 28,9 vs % 12,6 gizonezkoetan. Ikasketa-maila alderantzizko erlazioan dago lotuta giltzadura-arazoekin, sexu batean zein bestean; obesitatea, berriz, zuzenki dago lotuta: % 47,6 vs % 8,1 emakumeetan eta % 30,1 vs % 25,0 gizonezkoetan. Jarraipeneko jendeak gaur egun duen pisua eta 20 urterekin zuena alderatuz gero, agerian geratzen da 10 kilotik gora gizendu direnek giltzaduretan arazo gehiago dituztela eta, gainera, hauen osasun-pertzepzioa kaskarragoa dela.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan