SORBALDAKO MINAREN DESKRIBAPENA BEASAINGO FREMAP MUTUAKO LANGILEENGAN
Egileak: S Espin , V Prado , E Zubero
MEDIKUNTZA EBALUATZAILEA MASTERRA, DONOSTIA
Sarrera
SARRERA
Sorbaldako minaren arazoa sarritan azaltzen da langileengan eta laneko ezintasuna eragiten du. Lan honetan biratzaileen zorroaren patologia eta gatazka azpiakromiala ikertzen dira.
Helburuak
HELBURUA
Lan honek arazoaren epidemiologia, diagnostikoa eta tratamendua aztertu nahi ditu. Bestalde, sortutako lan-ezintasun iragankorra eta iraunkorra ezagutu nahi ditu eta kontingentzia mota, hau da, profesionala, lan-istripua edo gaixotasun profesionala, edo kontingentzia arrunta diren.
Metodoak
METODOLOGIA
2005ean Fremap Mutuan Beasaingo Osasun Zentroan sorbaldako minarekin ikusitako 116 pazienteak.
Emaitzak
EMAITZAK
Kasu guztien % 47a gaixotasun profesionala zen, % 43a laneko istripua eta % 10a kontingentzia arrunta.
Diagnostikoa klinikoa izan zen gehienbat. Hala ere, % 82,7an erradiografia arrunta egin zen; erresonantzia magnetiko nuklearra % 24,1ean eta bi probak % 20,6an.
Tratamenduari dagokionez, % 98,4a antiinflamatorio ez esteroideoekin tratatua
izan zen; % 61,2ari errehabilitazioa egin zitzaion; % 4,3ari kortikoideen infiltrazioa
jarri zitzaion eta % 3,4ak kirurgia jasan zuen.
Laneko ezintasun iragankorra % 58,6ak behar izan zuen, iraupenaren mediana 24 egunekoa izan zelarik.
Gehiena, % 78a, gizonezkoengan gertatu zen, eta batezbesteko adina 43 urtekoa izan zen.
Lanbideari dagokionez gehienak Okupazioen Sailkapen Nazionaleko 8. taldekoak ziren: Instalazio, makineria eta muntaketako operadoreak, kasu guztien % 53,4arekin, eta hauen barruan gehienak makina-tresnetako operadoreak eta labeetako langileak ziren. % 22,4a langile kualifikatuak ziren eta % 13,8 langile ez kualifikatuak.
Beste okupazioetan—teknikariak, administrariak, salmentako langileak, etab.etan— kasu gutxi sumatu ziren.
Ondorioak
EZTABAIDA ETA KONKLUSIOA
Patologia hau maizago gertatzen da gizonengan.
Lanpostuari dagokionez makina-tresnetako eta labeetako langileek arrisku handiagoa azaltzen dute.
Gehienak, % 47a, gaixotasun profesionala dira, esfortzu errepikakorrarekin
lotua. Beste % 43an traumatismo baten ondorioa dira.
Diagnostikoa klinikoa da, miaketa-probak lagungarri izanik. Tratamendu nagusia kontserbatzailea da, hanturaren kontrako farmakoekin eta errehabilitazioarekin.
Kirurgia kasu larrienetarako eta sendatze zailenetarako utzi edo gordetzen da.