Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

“MUGIMENDUA BIZITZAREN ESENTZIA DA” (LEONARDO DA VINCI)

Egileak: J Iturgaiz , M Arano

FISIOTERAPEUTAK, TXAGORRITXU OSPITALEA


Sarrera

Bizkarrezurreko unitateak 6 urte daramatza jadanik lanean, eta nahiko genuke gure esperientzia eta emaitzak plazaratzea. Hau argitaratzeaz gain, gure asmoa da Bizkarrezurreko Eskolaren kontzeptua azaltzea medikuntza-arloan eta batez ere bizkarreko arazoekin lan egiten dutenei. Laburbilduz, BEk gizakiari (hau da, eriari) eskatzen dio parte-hartze aktiboa izatea ongizate-prozesuan. BEn eriei begi-bistan jartzen dizkiegu, alde batetik, beren minean eragiten duten faktoreak (bizimodu-ohitura kaskarrak, lan-munduko postura txarrak, estresak eta ariketarik ez egiteak eragindako kalteak...), eta, beste aldetik, erakusten zaie zer egin behar duten prozesu hau hobetzeko. Amaitzeko, eriek argi eta garbi eduki behar dute beraiek arduratu behar direla beren gorputzaz beste inor baino gehiago, eta osasun-prozesuan beren partaidetza ezinbestekoa dela.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan