Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

EREDU GAMMAGRAFIKOAK DISTROFIA ERREFLEXU SINPATIKOETAN

Egileak: A Otondo , C Estebanez , E Goñi , C Gil

MEDIKUNTZA NUKLEARREKO ZERBITZUA, NAFARROAKO OSPITALEA. IRUÑA


Sarrera

Distrofia erreflexu sinpatikoa termino ez-zehatza eta asko eztabaidatutakoa da. Gaixotasun hau prozesu konplexu bat da zaugarri hauekin: estimulu traumatikoen erantzun mingarri desproportzionatua, nerbio-sistema zentral edo periferikoaren erantzuna, alterazio basomotorrak, sendakuntza funtzionalaren atzerapena eta aldaketa atrofikoak afektatutako muskulu eta larruan. 1994. urtean, mina aztertzeko elkarte internazionalak (IASP delakoak) bere barnean hartu zuen “konplexu mingarri erregionalaren sindrome” izenarekin erlazionatzen diren entitate guztiak, bi azpitalde bereiziz: Kausalgia eta Distrofia erreflexu sinpatikoa, nerbioaren lesioa agertzen zuen ala ez kontu. (EMG). Hiru etapa deskribatzen dira: goiztiarra (1-3 hilabete artean) edo etapa traumatikoa, hanturazko erantzuna dago; tartekoa (3-6 hilabete artean), aldaketa distrofikoak agertzen dira; eta azken etapa edo etapa atrofikoa, mugikortasun eskasarekin. Blokeo sinpatikoarekin hobetzen dira, eta oso garrantzitsua izaten da tratamenduaren instaurazio-fase goiztiarrean, gaixotasunaren progresioa galarazteko beste lekuetan edo estadio atrofikoetara ez iristeko; horrela soluzioa zailagoa izango litzateke. Diagnostikoa egiteko hezur-gammagrafía erabiltzen da, hiru fasetan. 99m-Tcdifosfonatoak erradiotrazadore gisa erabiltzen dira. Lehen fasea, “fase baskularra” izenekoa, injekzioa bitartean ematen da, bigarrena 5 minutu beranduago, “pool” fase edo zati bigunen gammagrafía deiturikoa, eta azkenik hirugarren fasea, injekzioa jarri eta 2-3 ordu barru. Eredu karakteristikoa gorputz-adar osoaren hiperkaptazioa da artikulazio ondoan, batez ere fase guztietan, zertxobait gehiago azken fasean. Eredu karakteristiko honetaz gainera, beste bariante batzuk ere deskribatu izan dira: hiperkaptazioa azken fasean besterik ez, ikasketa normala, hipokaptazioa fase guztietan, beste aldeko gorputz-adarraren hiperkaptazioa, etab. Honek guztiak sindrome honen desberdintasun fisiopatologikoak islatzen ditu eta batzuek gaixotasunaren estadio klinikoekin erlazionatzen dute. Paziente baten eredu karakteristikoa detektatzen denean, diagnostikoa konfirmatzen da, eta tratamenduaren erantzuna baloratzeko balio dezake. Eredu tipikoa detektatzen ez den kasuetan, baliteke gaixotasuna oso aurreratua egotea, edo beste lesio fokalen bat ezkutatua egotea. Kasu honetan, lesio hori sendatzean hobetuko da. Gerta daiteke baita ere beste prozesu basomotorrak edo neurorreguladoreak izatea; orduan arrazoia bilatu behar izango da, gaixoaren sintomatologia ulertzeko.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan