Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

17. Osasun Jardunaldiak: Mugimenduaren Osasuna

HEZUR-GAMMAGRAFIAREN EKARPENAK EZKUTUKO HAUSTUREN IKERKETAN

Egileak: A Otondo , C Estebanez , E Goñi , C Gil

MEDIKUNTZA NUKLEARREKO ZERBITZUA, NAFARROAKO OSPITALEA


Sarrera

Kontuan izanik hezur-lesioek eragina dutela mugikortasunaren murrizketan, ezinbestekoa da ahalik eta azkarren diagnostikatu eta tratatzea. Erradiologia da egiten den lehendabiziko proba, baina ikusi da teknika honen emaitzak normalak izan daitezkeela, zenbait hezur-lesioren lehen-lehenengo momentuetan. Kasu hauetan hezur-gammagrafia oso baliagarria gerta daiteke, alde batetik diagnostiko lasterra egiteko eta bestetik, gorputz osoko ikerketa izatean, klinikoki susmatu ere egiten ez diren hezur-lesioak aurkitu daitezkeelako. Lan honetan, hezur-gammagrafiak erabilgarritasun handiena izan duen eremua argitzen saiatuko gara. Estresak eragindako hausturak: Ezaguna da erritmikoki errepikatzen den ekintza muskular batek, hezur-lesioa sor dezakeela. Gehienbat, kirolari, dantzari profesional, soldadu, esku-langile (administrariak, esaterako), etab.etan. ematen da. Emakumezkoetan gehiago ematen da, hilekoaren aldaketekin zerikusia izango lukeelako. Haustura hauetako batzuk atentzio berezia beharko lukete, lesio larriagoak garatzeko duten joerarengatik: haustura osoa bihurtzea, desplazamenduaren arriskua, hezur-finkapenean atzerapena edo sasiartrosiak: femurraren burua, aurre tibia, tartsoko astragaloa, eta bigarren eta bosgarren metatartsianoak. Edozein estres-hausturatan, bai klinikoki edo bai irudien bitartez, hezur subkondralean eta/edo kartilago artikularrean lesioa badago, patologia artikularreko arrisku altukotzat hartu behar da, diagnostiko eta/edo tratamendurik gabe uzten bada. Hezur-gammagrafia anormala izan daiteke aldaketa erradiografikoak agertu baino 3 aste lehenago. Modu honetan esan daiteke, ikerketa honek sentikortasun gehiago azaltzen duela estres-hausturen diagnostiko goiztiarrean. Politraumatismoak: Kasu hauetan, gorputz osoko ikerketa egiteko duzun aukerak, klinikoki susmatu gabeko lesioak aurkitzen laguntzen du; hau oso garrantzitsua da bereziki tratu txarrak jasan dituzten umeengan, istripu larrien ondoren edo haustura sinpleetan (ezusteko erorketetan), etab. “Intsufizientziagatiko” haustura : Hezur-metabolismoarekin erlazionatutako egoera klinikoetan ematen da: osteoporosian, osteomalazian, hiperparatiroidismoan, etab. Haustura pelbikoan pentsatu behar da agureen min pelbiko ulergaitzetan edo/eta ezintasuna ibiltzean ematen denean. Lesio metastasikoetatik bereiztea garrantzitsua da. Batzuk kaptazio gammagrafikoen eredu tipikoak dituzte: bizkarrezurreko lesioak, aldakako nekrosi abaskularra, edo sakroen kaptazio simetriko bat (pinpilinpauxa-hegoen itxura).

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan