ETA NOLAKO LANA EGITEN DA OSTEOPOROSI-UNITATE BATEAN?, SANTUTXU-SOLOKOETXEKO OSASUN ZENTROA
Egileak: PP Ruiz , I Torre , JM Aramburu
BASURTO OSPITALEKO ERREUMATOLOGIA ZERBITZUA,
Sarrera
SARRERA
Egun, osteoporosia osasun-arazo latza da zalantzarik gabe. Izan ere, 2.800.000 emakumek eta 700.000 gizonek pairatzen dute gaitz hori Espainiako estatuan. Ornoetako 500.000 haustura eta aldakako 90.000 eragiten ditu urtero, hurrenez hurren. Aldakako haustura horietako % 20 hiltzen dira hausturaren osteko lehenengo urtean konplikazioak direla-eta. Gainera, ornoetako hausturaren bat jasan duten 5 emakumetatik batek beste hausturaren bat izango du hausturaren osteko urtean zehar.
Bestetik, osteoporosiaren definizioa eta diagnostikatzeko irizpideak zehatzak izan arren, gaixoari eman ohi zaion informazioa eta tratamendua oso desberdinak izaten dira, espezialistaren arabera. Hezur-haustura izateko arriskua handitzen duen hezur-erresistentziaren desoreka da osteoporosia azken finean, eta hezurerresistentzia
hori dentsitatean zein hezurraren kalitatean datza.
Diagnostikoa dentsitometriaren bidez (PIXI edota DEXA motakoak) eta osteoporosia
izateko arrisku-faktoreak kontuan hartuta egiten da. Laborategiko datuak ez dira diagnostikoa egiteko baliagarriak izaten; bai, aitzitik, osteoporosia sekundarioa
den jakiteko, tratamendua erabakitzeko eta horren jarraipena egiteko.
Helburuak
HELBURUA
Basurtoko Osteoporosi Unitatearen algoritmo-lanaren berri eman eta horren emaitzak eta ondorioak aztertzea.
Metodoak
METODOA
Ikerketa deskriptiboa izan da, azken bi urteetako kasu klinikoak jasoz eta honako aldagai hauek aztertuz: pazienteen ezaugarriak, diagnostikatzeko metodoa, tratamendu mota eta, oro har, osteoporosiaren aurrean hartutako jarrera.
Emaitzak
EMAITZAK
Aipatutako denboraldian ikusitako pazienteak 1.989 izan dira: % 92 emakumezkoak eta % 8 gizonezkoak. Emakumezkoen % 85ek eta gizonezkoen % 78k 50-80 urte bitartean zituzten.
Gaixoen jatorriari dagokionez, esan behar da 552 (% 28) familiako medikuak bidalitakoak zirela, eta gainerakoak zerbitzu espezializatuek igorritakoak, aipagarrienak
honako hauek izanik: Txurdinagako Erreumatologiak 426 (% 21), Deustukoak 393 (% 20), Basurtokoak 330 (% 17), Errehabilitazioko zerbitzuek 55 (% 3) eta Traumatologiako zerbitzuek 56 (% 3).
Denbora kontuan harturik, unitatera familiako medikuek gero eta paziente gehiago bidaltzen dituztela ikusi da, erreumatologoek bidalitako portzentajea murriztu den bitartean. Horrek adierazten du sendagileek gero eta garrantzi handiagoa ematen diotela osteoporosiaren prebentzioari eta diagnostiko goiztiarrari.
Diagnostikoari dagokionez, hauek izan ziren baieztatutako susmo diagnostikoak gure unitatetik pasa eta gero: emakumezkoen % 13k (241 kasu) osteopenia eta % 27k (508) osteoporosia zuten. Hots, guztira kasuen % 40tan baieztatu zen.
Gizonezkoen artean, aldiz, 21 (% 17) eta 44 (% 35) kasu detektatu ziren. Hau da, kasuen % 52tan frogatu zen osteoporosia edota osteopenia. Beraz, badirudi zuzenagoa izan ohi dela gaitz horren susmoa gizonezkoetan.
Ondorioak
ONDORIOAK
– Osteoporosia eragin sozio-sanitario handiko gaixotasun epidemikoa da.
– Askotan, gutxietsi egiten da osteoporosia (gutxiegi diagnostikatu eta tratatzen da).
– Ezinbestekoa da diagnostikoa eta tratamendua egokiak izatea.
– Osteoporosi Unitatea oso lagungarria izaten da diagnostiko, tratamendu zein jarraipenerako.