Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

4.9. Ikerketa deskriptiboa EAEko biztanleen sexu-transmisiozko infekzioei buruz

Egileak: Juncal Artieda Arandia, Mikel Basterretxea Irurzun, Lorea Alvarez Gerriko

Osasun Publikoko Lurraldeko Zuzendariordetza – Epidemologia


Sarrera

SARRERA Sexu-transmisiozko infekzioak (STI/ITS) osasun publikoko arazo latza dira munduko edozein tokitan.

Helburuak

HELBURUA Kontuan hartuta, batetik, emaitzen heterogeneotasun handia, eta bestetik, lurraldeen arteko desberdintasuna, aztertu egin behar da gaia, eta definizio kliniko, mikrobiologiko eta epidemiologiko baterako irizpideak batu behar dira.

Metodoak

METODOA Iturriak: Zenbakiz Adierazi Beharreko Gaixotasunen sistema (ABG). Kasuaren definizioak. Informazio Mikrobiologikoko Sistema (IMS). Sexu-transmisiozko gaixotasunen kontsulten bitartez deklaratutako kasuak.

Emaitzak

EMAITZAK Gaixotasun gonokozikoaren intzidentziak bi tontor ageri ditu: bata 1995. urtean (5,58 kasu/100.000 biztanleko) eta bestea 2007. urtean (4,66/100000 biztanleko). 2007an, lurraldez lurralde, gonokoziaren intzidentzia honako hau izan da, 100.000 biztanleko: Bizkaian 7,39; Gipuzkoan 2,83; Araban 1,75. IMSk, 2007 urtean, Neisseria gonorreae gaitzaren 227 kasu erregistratu zituen (Bizkaian 167, Gipuzkoan 45, Araban 15) eta treponema pallidum gaitzaren 140 kasu (Bizkaian 91, Araban 45, Gipuzkoan 4).

Ondorioak

ONDORIOAK Sexu-transmisiozko gaixotasunen eboluzioa oso garrantzitsua da, arriskuko sexu-jokabideen adierazle da-eta. Horregatik, eboluzioa, GIBaren transmisioa errazten duten jokabideak monitorizatzeko erabiltzen da. Azkeneko urte hauetan gora egin du sexu-transmisiozko patologiak, eta azkeneko urtean oso nabarmen sifiliaren aitorpenak. Sexu-transmisiozko gaixotasunez kontsultategi ugari arduratzen baitira (lehen mailako arreta, STG, gaixotasun infekziosoen ospitaleko kontsulta, urologia, ginekologia, ospitalez kanpoko urgentziak), zaintza-sistema bat ezartzea proposatzen da; horrela, infekzio-arrisku handia duten pertsonengan STGek dituzten intzidentzia-aldaketak atzemateko eta talde horientzako ekimenak garaiz garatu daitezke.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan