Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

4.11. BIZKAR-ORNO DISZITISAREN DIAGNOSTIKOA EKOENDOSKOPIOAREKIN GIDATURIKO PUNTZIOAREN BIDEZ

Egileak: Olaia Fernandez Berrizbeitia, Angel Calderon Garcia, Natalia Rivera Garcia, IƱaki Torre Salaberri, Francisco Garcia Llorente, Eva Galindez Agirregoikoa, M. Luz Garcia Vivar, Eduardo Ucar Angulo, Jose Miguel Gorordo Olaizola, Jose Manuel Aranburu Albizuri

Basurtu Ospitalea - Erreumatologia Zerbitzua eta Liseri aparatuko Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Ornoarteko diskoaren infekzioa ematen denean, lagungarri dugu laginak hartzea mikroorganismo sortzaileak isolatzeko. Orain arte, eskanerra erabili izan ohi da orratz bidezko biopsia gidatzeko. Gaur egun, bide berri bat erabiltzen hasi da Basurtu Ospitalean bizkar-ornoa denean kaltetua.

Helburuak

KASU KLINIKOA Diskoaren biopsia egiteko kalte gutxien sortzen duen sarbidea bilatu. Laginak lortzeko ekoendoskopioaren erabilera deskribatzen da bizkar-ornoen diskoa infektaturik dagoenean. Pazientea midazolamekin eta meperidinarekin lokartuta egonik, ezkerraldeko dekubito supinoan ipini egiten da. PENTAX EMP3500-HITACHI ekoendoskopio sektoriala orofaringean sartzen da hestegorriraino, ornoen alde bentrala ikusten dugularik. Ornoen arteko zonalde irregularra behin identifikaturik dugunean, ekografoaren aurreko aldean dagoen COOK 22G ECHO-TIP orratza diskoraino zuzentzen dugu, ekografoaren pantailan kontrolatzen dugun bitartean. Orratzarekin hestegorria zeharkatu eta diskotik hurbil dagoenean, laginak hartu egiten dira. Azkenik, ekoendoskopioa atera eta laginak laborategira eta anatomia patologikora bidaltzen dira. Kasu baten aurkezpena egiten dugu, torax aldeko diszitis infekziosoa zuelaren susmo handia geneukan. Ekoendoskopioaren laguntzarekin laginak hartu egin ziren inolako konplikaziorik gertatu gabe. Kultiboan Staphilococcus aureus eta Streptococcus mitis hazi ziren eta tratamendu espezifikoa ipini zen.

Ondorioak

ONDORIOAK 1. Infekzio batzuetan zaila da mikroorganismo eragilearen isolamendua egitea, toraxeko diszitis infekzioaren kasuan gertatzen den moduan diskora heltzeko sarbidea zaila delako. 2. Biopsiak lortzeko ohizko metodoekin konparatuz badirudi teknika berri honek kalte gutxiago sor dezakeela, momentu guztian puntzioaren pausuak ikusten ditugulako ekografoaren bidez, eskanerrak sortarazten duen erradiazioa saihestuz.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan