Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.7. Haemophilus influenzae-k sorturiko sepsia esfenoide hezurraren sinusitisa izan duen gaixo batengan

Egileak: Izaskun Sarriugarte Mochales, Maria Jose Muñoz Muñoz, Eva Maria Lopez Rodriguez, Zuriñe Perea Rielo

Debagoienako Ospitalea


Sarrera

SARRERA Gure ospitaleko larrialdi zerbitzuan ikusitako kasu bat aurkeztu behar dugu. Inolako aurrekari pertsonal esanguratsurik gabeko 58 urteko emakumea daukagu. Bi lokietara hedatzen zen lepoko min bizia, belarriko mina eta sukarragatik joan zen bere medikuarengana. Otitis moduan diagnostikatzen zen tratamendu antibiotikoa, HKEE (hanturaren kontrako ez esteroidea) ipiniz. Gauerako hobekuntzarik nabaritzen ez zuenez larrialdi zerbitzura etorri zen. Analisiak, OTA (ordenagailuaren bidezko tomografia axiala) eta ziztada lunbarra egin zizkioten eta hauen emaitza normalak kontuan harturik tratamendu berberarekin utzi zuten. Handik egun batzuetara berriz ere larrialdi zerbitzura etorri zen ondoeza eta sukarrarekin jarraitzen zuelako eta honi ikusmen arazoak gehitu zitzaizkion: eskotoma zentrala ezkerreko begian eta ikusmen zirriborrotsua eskumakoan. Gure ospitaleko oftalmologoak aztertu ondoren ezer berezirik aurkitu ez zuenez, gaixoa Txagorritxu ospitalera bidali zuten Neurologia zerbitzuak aztertzeko.

Helburuak

HELBURUAK Kasu hau aurkeztu nahi izan dugu interesgarria iruditu zaigulako, bere maiztasun txikia eta azken diagnostikora heltzeko izan genuen zailtasunagatik.

Metodoak

METODOAK Gaixoaren jarraipena egin dugu nahiz eta beste ospitale batera bidali zuten bertan aztertua izateko. Alta ondorengo jarraipena gure ospitaleko ORL-ko kontsultetan burutu zuten.

Emaitzak

EMAITZAK Txagorritxu ospitalean zenbait froga egin zitzaizkion, Neurologia eta Oftalmologia zerbitzuek aztertu zutelarik. Azken diagnostikoa buruko EMN (erresonantzia magnetiko nuklear) eta OTAk eman zuten: esfenoide hezurraren sinusitisaren ondorioz haemophilus influenzae-k sorturiko sepsia, kiasma optikoaren erasanarekin.

Ondorioak

ONDORIOAK Askotan hasieratik diagnostiko zuzenera heltzea zaila da, ez klinikak ezta froga osagarriek ere ezer berezirik esaten ez digutelako. Horregatik oso garrantzitsua da gaixoaren jarraipen estu bat egitea, klinikan aldaketarik balego berriz ere aztertua izateko. Hala ere, argi daukagu larrialdi zerbitzu batean hau oso zaila dela.

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan