Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.9. Mukositisa eta kandidak eragindako gain-infekzioa

Egileak: Leire Reglero Garcia, Inmaculada Valdivia Chacon, Gorka Vallejo de la Hoz

Basurtuko Ospitalea - Onkologia Zerbitzua; Euskal Herriko Unibertsitatea


Sarrera

SARRERA Aho mukositisa, kimioterapia eta erradioterapia tratamenduek eragin dezaketen aho mukosaren inflamazioa eta aften-aren agerpena da. Tratamendu hauek immunodepresioa sortarazten dute, gain-infekzioen arriskua areagotuz. Mukositis mota honetan, aho-faringeko kandiadiasiak prebalentziarik handiena izaten du.

Helburuak

HELBURUA Erizaintza Zainketa plan bat burutzea aho mukositisa eta kandidak eragindako gain-infekzioa saihesteko edota tratatzeko.

Metodoak

METODOLOGIA NANDA, NOC eta NIC nomenklatura eta metodoek eskaintzen dituzten tresna eta baliabideak.

Emaitzak

EMAITZAK 1. Erizaintza diagnostikoak (NANDA): a) 0004 Infekzio arriskua. b) 0002 Gutxiegikeriak eragindako elikaduraren desoreka. c) 0132 Min akutua. d) 0045 Aho mukosaren narriadura. 2. Helburuak (NOC): a) 1807 Infekzioa kontrolatzeko ezagutza izatea. b) 1802 Dieta egokiak ezagutzea. b) 1004 Elikadura egoera ezagutzea. c) 1605 Minaren kontrola izatea. d) 1100 Aho higienea lortzea. d) 1101 Larruazal eta mukosen osotasuna mantentzea. d) 0308 Aho higienearen autozainketa sustatzea. 3. Interbentzioak (NIC): a) 6540 Infekzioaren kontrola izatea. a) 6650 Infekzioen aurkako babesa ematea. b) 1100 Elikaduraren erabilpena ezagutzea. b) 1200 Elikadura parenterala ematea. c) 1400 Minaren maneiua izatea. c) 2210 Analgesikoak ematea. d) 1720 Aho-osasuna sustatzea. d) 1730 Aho-osasuna berreskuratzea. 4. Zainketa Plana eta Erizaintza Ekintzak: 1. Laboratoriorako laginak hartzea, beharrezkoa denean. 2. Antibiotikoen administrazioa, bidezkoa denean. 3. Gaixo eta familiari infekzioak saihesten irakastea. 4. Gaixo eta familiari infekzio zeinu eta sintomak ezagutaraztea. 5. Mina kontrolatzeko neurriak erabiltzea, maila egokiena mantentzea. 6. Diziplina anitzeko ikuspegi eta tratamendua erabiltzea mina agertzen denean. 7. Minari aurre egiteko neurrien eraginkortasuna aztertzea. 8. Aho bidezko elikadura erraztea. 9. Elikadura parenterala beharrezko kasuetan. 10. Elikagai egokiak ematea: bigunak eta kaloria kopuru ugarikoak; elikagai bero, azidoak eta espeziatuak baztertuz. 11. Aho mukosa aztertzea. 12. Aho higiene egokia eramaten irakastea. 13. Nistatina irakuzketak baimentzea.

Ondorioak

ONDORIOAK Erizaintza zainketa plan bat burutzeak, erabakiak hartzeko prozesua eta gaixoen zainketen kalitatea hobetzen du aho-mukositis-a eta kandidak eragindako gain-infekzioa duten gaixoetan.

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan