Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.21. Larruazaleko mikosien eragile etiologikoen azterketa bilbon

Egileak: Juan Sanchez Lafuente, Raquel Blanco Gonzalez, Miren Basaras Ibarzabal, Ainara Rodriguez Acharandio, Ramon Cisterna Cancer

Basurtuko Ospitalea - Mikrobiologia eta Infekzio-Kontroleko Zerbitzua; EHU - Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila; Salamancako Ospitale Kliniko Unibersitarioa - Mikrobiologia Zerbitzua


Sarrera

SARRERA ETA HELBURUAK Bilboko eremuan gainazaleko mikosi garrantzitsuen eragile etiologikoak aztertzea eta adin tarte ezberdinetan beraien banaketa begiratzea.

Metodoak

METODOAK Gure ospitaleko Dermatologia eta Mikrobiologia zerbitzuetatik eta Lehen Mailako Arreta zentroetatik jasotako onddo-kultura eskariak aztertu dira 2007. urtean zehar. Pazientearen datu klinikoak eta aldez aurreko historia aztertu zen, hala nola, animaliekin kontaktua, aldez aurreko tratamendu antimikrobiarra, kirol praktika, eta abar. Laginaren zati bat KOH erabiliz aztertu zen freskoan. Beste zatia kloranfenikola eta aktidionina duten Sabouraud agarretan hazi zen, inguruneko tenperaturan 15 egunen zehar. Identifikazioa ohiko prozedurak erabiliz burutu zen.

Emaitzak

EMAITZAK Guztira 569 lagin aztertu ziren, horietatik 64 positiboak, 2-87 adin tarteko paziente kopuru berdinei dagokienak. Isolamendu positibo horietatik, 59 (%92,18) dermatofitoak ziren, 2 (%3,12) legamiak eta 3 (%4,68) beste onddo haritsu batzuk. T. rubrum izan zen onddorik ugariena (30 isolamendu positibo, %46,87), ondoren Trichophyton spp. (8 isolamendu positibo, ,5), M. canis (7 isolamendu positibo, ,93) eta T. mentagrophytes (5 isolamendu, %7,81). Beste dermatofito batzuen intzidentzia ez da esanguratsua kuantitatiboki. Hamar urte baino gazteagoetan, M. canis izan zen dermatofitorik arruntena (6tik 5), beste isolamendua M. gypseum izanik. T. rubrum 20 urte baino nagusiagoetan isolatu zen bakarrik, beste dermatofitoek, aldiz, urte adin tarte guztietan banaketa homogeneoagoa dute. Hamaika pazienterengan (,18) animaliekin aldez aurreko kontaktua zegoela ikusi zen, eta gainera, M. canis isolatu zen 7 pazienteetatik 5 egoera horretan zeuden. Aztertutako beste faktoreetatik, ez zen erlaziorik ikusi infekzioarekin.

Ondorioak

ONDORIOAK Mikosien eragile moduan dermatofitoek garrantzi handia dute, dermatofito antropofilikoek (T. rubrum) zoofilikoek baino intzidentzia handiagoa dutelarik. T. rubrum onikomikosi kasu gehienen eragilea da eta M. canis tinea capitis kasu guztiena. Mendebaldeko Europan gertatzen den antzera, gure lurraldean ere M. canis 10 urte baino gazteagoak diren mikosiekin erlazionatzen da eta T. rubrum, aldiz, helduen mikosiekin. Nahiz eta etorkin ugari egon, ez da beste kontinente batzuetako ohiko dermatofitorik edo gure lurraldeko ezohikorik detektatu.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan