Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.22. Hesteetako infekzio larria hies-aren agerpen modura

Egileak: Elena Zubillaga Azpirotz, Jose Maria Senosiain Gascue, Josemari Arrinda Yeregui, Jose Ignazio Berasategi Calderon, Jorge Mendia Minchero

Donostiako Ospitalea; Bidasoa Ospitalea


Sarrera

SARRERA HIESak aurkezteko modu desberdinak ditu. Zitomegalobirusak (CMV-ZMB) eragindako kolitisa era ohikoena ez bada ere, agerpen modu bat da.

Helburuak

HELBURUAK Zitomegalobirusak eragindako kolitisa HIESAren agerkaritzat izandako kasua eta jarritako tratamenduarekin gaixoak izandako bilakaera azaltzea.

Metodoak

METODOAK Ospitaleko artxiboetatik ateratako datuak. Gaixoaren historia klinikoan 1998 urtean Barne Medikuntzako zerbitzuan izandako ospitaleratzea aztertu genuen.

Emaitzak

EMAITZAK Kasua: 60 urtetako gizona, aurrekaririk eta ohitura toxikorik gabekoa eta berak esanda ez homosexuala edo bisexuala. Ospitaleratzeko arrazoia: Urte bateko luzapena duen odol, muki eta zornerik gabeko diarrea, astenia eta pisu galtzea (25 kilo bi urtetan). Explorazio orokorra: Febrikula, tentsio baxua, kakexia, beste guztia normala. Adenopatiarik ez. Analisia: Biokimika eta gibeleko entzimak normalak,4800 leukozito (20 linfozito CD4, 520 linfozito CD8). ZMBaren antigenemia positiboa. Elisa eta Western-Blot serologia probak HIVrentzako positiboak. Koprokultiboa: Negatiboa. Esofagogastroskopia: Ultzera urdailean. Kolonoskopia: errektotik erdizkako heste lodiraino ultzerak. Bi endoskopien biopsietan: Zitomegalobirusa ageri zen. Sabeleko TAC proban: 2 adenopatia txiki eta heste lodiko pareta orokorki loditua. Begien azterketa oftalmoskopikoa: normala. Diagnosia: Zitomegalobiriasia urdaila eta heste lodiaren kaltearekin, HIESA. Tratamendua: Ganziklobirra zainetatik. Bilakaera: Bi hilabetetara antiretrobiralekin hasi zen. Sei hilabetetara ZMBak eragindako erretinitisa. Hiru urtera, gibeleko ezintasunarengatik hil zen.

Ondorioak

ONDORIOAK 1- Nahiz eta aurrekari ezagunik ez izan, denboran zehar mantentzen den diarrearen aurrean, susmatu immunoeskasiaren bat. 2- HIESA diagnosiarekin, susmatu Kolitis iraunkorraren atzean, ZMBa egon daitekeela. 3- Maizena ez bada ere, ZMBak eragindako kolitisa izan daiteke HIESaren aurkezteko modua. 4- ZMBak eragindako kolitisak antigenemia negatiboa izan dezake, diagnosirako kolonoskopia biopsiarekin beharrezkoa delarik 5- Erretinopatia, ZMBak eragindako konplikazio posiblea da eta gaixoak ez izatea ziurtatu behar da, proben bidez. 6-Tratamendua Ganziklobirrekin luzea da.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan