Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.23. Karbapenemasen eta integroien detekzioa acinetobacter baumannii-ren imipenemarekiko andui erresistenteetan

Egileak: Elena Sevillano Peña, Cristina Valderrey Labiano, Adelaida Umaran Sanchez, Felicitas Calvo Muro, Lucia Gallego Andres

EHU – Medikuntzako Fakultatea - Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila; Santa Marinako Ospitalea


Sarrera

SARRERA Acinetobacter baumannii-k ospitaleko infekzioak sortzen ditu, bereziki arnas bideko gaixotasun kronikoak dituztenen artean. Infekzio hauek aminoglukosidoekin edo betalaktamikoekin tratatu ohi dira, baina, gero eta gehiago, antibiotikoekiko erresistenteak diren anduiak agertzen ari dira, hilgarritasun handiko agerraldiak eragiten dituztenak. Integroi bezalako elementu genetiko mugikorren bidez antibiotikoekiko erresistentzia-geneak biltzen dira, eta andui batetik bestera joan daitezke erresistentziak populazioan zehar hedatuz.

Helburuak

HELBURUA Santa Marina Ospitalean 2005. urtean isolatutako Acinetobacter baumannii imipenemarekiko erresistenteak ikertzea karbapenemasen eta I motatako integroien presentzia, eta beste antibiotikoekiko erresistentziak detektatzeko.

Metodoak

METODOAK Santa Marina Ospitalean 2005. urtean imipenemekiko erresistenteak ziren Acinetobacter baumannii-ko isolamendu guztiak (31) aztertu dira. 17 antibiotikoekiko sentikortasuna, agar plakan difusioaren metodoaren bidez aztertu dugu. I motatako integroien eta OXA-40, VIM-1, VIM-2, IMP-1, GIM-1 eta SPM-1 karbapenemasen presentzia polimerasa kate-erreakzioaren bidez ikertu dugu, abiarazle egokiekin.

Emaitzak

EMAITZAK Ikertutako anduien 0a zefotaxima, zeftriaxona, zefipime, aztreonama, ziprofloxazina eta ofloxazinarekiko erresistentea da. %75a baino gehiago meropenema, gentamizina, tobramizina, piperazilina-tazobaktama, tetraziklina, kloranfenikola eta kotrimoxazolarekiko erresistenteak dira. Ikertutako anduientzat eraginkorrenak kolistina (0 sentikorrak), ampizilina-sulbaktama (%79,4), amikazina (%48,3) eta zeftazidima (,3) dira. Isolamendu guztietan I motatako integroiak detektatu dira 550 bp eta 1500 bp arteko tamainakoak. Isolamenduen % 93,3-ak OXA-40 karbapenemasa dute, baina ez da beste karbapenemasarik detektatu.

Ondorioak

ONDORIOAK Antibiotikoekiko erresistentzia altua da eta baita erresistentzia anitza duten andui kopurua. Integroien ugaritasuna kontuan hartzekoa da, erresistentzia geneen mobilizazioan parte hartzen dutelako. OXA-40 karbapenemasaren presentzia nabarmena da, gure inguruan, Iberiar Penintsulan beste leku askotan bezala, endemikoa, baina ez da beste karbapenemasa motarik detektatu.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan