Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.24. CANDIDA ALBICANS ETA CANDIDA PARAPSILOSIS BIZIRAUPENA MATERIAL POROTSU ETA EZ-POROTSUETAN

Egileak: C. Marcos Arias, O. Martin Sainz de la Maza, A. Sanchez Sousa, E. Eraso , I. Miranda , C. Rodriguez Andres, G. Quindos

EHU - Odontologia Fakultatea; EHU - Odontologia Fakultatea eta Mikrobiologiako Zerbitzua; Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalea - Mikrobiologiako Zerbitzua; EHU - Medikuntza eta Odontologia Fakultatea


Sarrera

SARRERA Candida generoko espezieak, zainketa intentsiboko unitateetan, laugarren patogeno nosokomial garrantzitsuenak dira. Nahiz eta Candida espezieek garrantzia handia izan patogeno nosokomial gisa, oraindik gutxi da daukagun informazioa hauek gainazal biomedikoetan duten biziraupenari buruz. Candida albicans, isolamendu klinikoetan maizago agertzen den espeziea den bitartean, Candida parapsilosis ingurune iturria duten infekzio nosokomialekin erlazionatu da, segur aski osasun langileen eskuak direla medio.

Helburuak

HELBURUA C. albicans eta C. parapsilosis espezietatik 3 isolamendu klinikoekin (odol eta ahotik eratorriak) saioak egin ziren, aleko sentsibilitate antifungiko murriztua erakutsi zuen isolamendu bat baitaratuz. Biziraupena hurrengo materialetan probatu zen: beira, metala, papera, plastikoa eta oihala.

Emaitzak

EMAITZAK C. parapsilosis biziraupen-tasa altuena erakutsi zuen espeziea izan zen, hain zuzen ere, C. albicans espeziarentzat ikusitakoa baino 3,4 aldiz handiagoa. Sentsibilitate antifungiko murriztua aurkezten zuten isolamenduen biziraupen-tasa, ahoko isolamenduena baino 3,5 altuagoa izan zen. Materialei dagokionez, biziraupen-tasarik altuena plastikoan behatu zen, beiran agertutako biziraupen-tasa baino 1,79 aldiz handiagoa izan zelarik. Tasarik baxuenak paperean hauteman ziren, beiran ikusitakoaren a izanik. Biziraupen-tasaren murrizketa behatu zen denboraren poderioz. Biziraupen-tasarik altuenak, inokuluaren osteko lehengo egunean ikusi zen, aldiz, tasarik baxuenak 14. eta 21. egunetan behatu ziren.

Ondorioak

ONDORIOAK C. parapsilosis espezieak C. albicans baino biziraupen altuagoa erakutsi zuen. Halaber, ospitaleko giroan gainazal inerteek ahalezko transmisio bide bezala jokatzen dute. Lan hau, Ikerketa Sanitarioaren fondoko PI061895 eta Eusko Jaurlaritzaren GIC07/123-IT-222-07 proiektuekin partzialki finantzatua izan da.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan