18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak
5.29. C hepatitis birusaren genotipoak basurtuko ospitalean 2007 urtean zehar
Egileak: Maria Isabel Zabala Eiguren, Loreto Garcia Lagarejos, Ana Rosa Bueno Legido, Ana Maria Butron Vega, Ana Isabel Morla Ansual, Maria Jesus Fernandez Peña, Mercedes Sota Busselo, Maria del Carmen Ezpeleta Baquedano, Ramon Cisterna Cancer
Basurtuko Ospitalea - Digestio-Aparatuko Zerbitzua - Mikrobiologia eta Infekzio-Kontroleko Zerbitzua
Sarrera
SARRERA C hepatitis birusaren (CHB) genotipoa ezagutzea funtsezkoa da gaixoari tratamendu terapeutiko egokia jartzeko, eta gainera, garrantzi kliniko, epidemiologiko eta batzuetan legala du. Sei genotipo eta 80 azpimota deskribatu dira, eta beraiek identifikatzeko metodo ugari daude, erabilienak 5’UTR aldean analisiak eginez izaten dira, genomaren erauzketa, anplifikazioa eta ondorengo alderantzizko hibridazioa eginez, zundak mintz gaineko lerroetan jarriz.
Helburuak
HELBURUA 2007. urtean zehar CHBaren genotipoak aztertzea Basurtuko Ospitalean.
Metodoak
MATERIALAK ETA METODOAK CHBarentzako positiboak diren 549 serum edo plasma lagin aztertu dira. Erabilitako metodoak hurrengoak izan dira: • Genomaren erauzketa eta anplifikazioa egiteko, Cobas AmpliPrep™ Total Nucleic Acid Isolation eta COBAS AmpliPrep/COBAS AMPLICOR HCV Test, 2.0 metodoak. Erauzketa COBAS AmpliPrep metodo automatikoarekin burutu genuen; anplifikazioa, aldiz, (serumean edo plasman CHBaren RNA kualitatiboki detektatzeko proba) PCR Cobas Amplicor metodo automatikoan, (anplifikazioa, desnaturalizazioa, hibridazioa, inkubazioa, garbiketak, irakurketa kolorimetriakoa eta emaitzak) • Hibridazioa burutzeko HCV Genotype 2.0 (LiPA) metodoa: anplifikatua zunda xede batzuekin jartzen da kontaktuan eta bi zunda kontrol bezala erabiltzen dira. Zunda horiek nitrozelulosa mintzari lotzen zaie, poli-(T) buztanak dituzten zundei esker; sortutako hibridoak lehenengo konjugatua gehitzerakoan eta, ondoren, substratu kromogenoa behatzen dira. Genotipoa metodo honek duen erreferentziarekin konparatuz determinatzen da.
Emaitzak
EMAITZAK Genotipoak 1 1a 1b 1a/b 1+4 1b+4 2 2a/2c 3 3a 4 4/a/c/d 4c/d 5a Laginak 40 135 162 5 3 2 2 6 1 104 36 20 32 1 Guztira 549
Ondorioak
ONDORIOAK Aurkitutako genotipo arruntenak hurrengoak izan dira: 1b (%29,51), 1a (%24,59) eta 3a (,94). Genotipo horiek lagin guztien %73,04 dira (401 lagin).