Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.31. Espondilitis tuberkulosoa: irudi bidezko aurkikuntzak

Egileak: Olatz Gorriño Angulo, Miren Gorriño Angulo, Juan Jose Gomez Muga, Nuria Bermejo Espinosa, Maria Isusi Fontan, Domingo Grande Icaran

Basurtuko Ospitalea


Sarrera

SARRERA Hezurretako tuberkulosia birikatik kanpo agertzen den tuberkulosiaren herena da. Bizkarrezurra da lekurik ohikoena, %50a suposatzen duelarik. Espondilitis tuberkulosoa diagnostiko medikorako erronka da. Erradiologia azterketak oso garrantzitsuak dira diagnostikoa ez atzeratzeko, eta konplikazioak zein ondorio larriak gutxitzeko (adibidez, bizkarrezurraren itxuragabetasuna, eta bizkar muin edo nerbioen harrapaketa).

Helburuak

HELBURUAK Irudi bidezko tekniken bidez espondilitis tuberkulosoaren diagnostikoan laguntzea.

Metodoak

METODOAK Espondilitis tuberkulosoa pairatzen duten 87 gaixoren erradiologia bidezko irudi aurkikuntzak aurkezten ditugu erradiografia, ordenadore bidezko tomografia (OTA) eta erresonantzia magnetiko (EM) irudiak erakutsiz.

Emaitzak

EMAITZAK Hasieran posiblea da irudi bidezko tekniketan aurkikuntzarik ez egotea. Geroago, ornoetako kartilagoaren azpian erradiotrasparentzia eta txarto definituriko marjinak topa ditzakegu. Gaixotasuna aurrera doan heinean, ondoan kokaturiko bi ornoren suntsipena ikus dezakegu, orno arteko diska espazioa estutzen delarik. Azkenik, konplikazioak ikusiko ditugu, hau da, bizkarraren deformazioa eta ehun bigunetako masak.

Ondorioak

ONDORIOAK Irudi bidezko teknikak garrantzitsuak dira espondilitis tuberkulosoaren diagnostikorako. Zenbait kasutan aurkikuntzak ez dira berariazkoak, irudi bidezko teknikekin gidatutako biopsiak lagungarri izan daitezkeelarik.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan