Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.34. Laparoskopiaren erabilera pelbiseko gaixotasun inflamatorioaren tratamenduan

Egileak: Jon Iker Aranbarri Beldarrain, Gemma Garay Rubio, Eva Beiro Felipe, IƱaki Brouard Urkiaga

Basurtuko Ospitalea - Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Gaixotasun Inflamatorio Pelbikoa (ingelesez Upper Female Genital Tract Infection edo UFGTI) emakumeen ugal organuetan (umetokia eta tronpak) eragina duten prozesu kutsakor inflamatorioen taldekoa da, denak ezaugarri epidemiologiko bereizgarriekin, eta epe luzeko ondorio garrantzitsuen sortarazlea, emakumearen ernaltasuna kolokan jarri arte. Gaixotasun kutsakorrak izanik, tratamendurako lehen hurbilketa baliabide farmakologikoekin izan ohi da beti; kirurgia terapia antibiotikoak hutsegitean edota soilik berarekin aski izaten ez den kasuetarako, 2. lerroko aukera bezala dugu. Kirurgia motaren eta erradikaltasunaren erabakia gaitzaren zabalkuntzaren arabera hartzen da. 2 sarbide ditugu, irekia eta laparoskopikoa; gaur egun, hautazkoa eta erabiliena laparoskopikoa da.

Helburuak

KOMUNIKAZIOAREN HELBURUA GIParen gaiari buruzko berrikusketa, batez ere arlo diagnostiko zein terapeutikoan teknika laparoskopikoak erakusten dituen erabilerak zein onurak azpimarratuz. Gaitzaren ezaugarri klinikoak, afektaturiko anatomiaren araberako sailkapena, baliabide diagnostiko eta tratamendurako irizpideak zein aukerak aurkeztea, batez ere tratamendu kirurgikoen kasuan.

Ondorioak

ONDORIOAK GIParen diagnostikoan laparoskopia da erreferentziazko aukera, konfirmazio zein ezeztapen diagnostikorako “Gold Standard-a”; forma konplikatu zein tratamendu medikoei ez erantzuleetan lehen baliabide diagnostiko gisa adostuta. Kirurgiarako indikazioa dute tratamendu medikoaren hutsak, zein abzesuen konplikazio akutuak. Lesio genitalen tratamenduan ahalik eta gutxieneko kirurgia egitea bilatzen da, laparoskopiagaz. Teknikaren hobekuntzei eta zirujauen ezaguera handitzeari esker arrakasta terapeutiko gehiago lortzen goaz GIParen arloan.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan