Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.44. Eskuinaldeko endokarditis kasua hemodialisian

Egileak: Oihana LarraƱaga Zabaleta, Amagoia Zelaieta Zamakona

Donostia Ospitalea - Nefrologia Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Jakina da giltzurrun gutxiegitasunaren ondorioz hemodialisian dauden gaixoek infekzioa jasateko arriskua dutela. Immunitate sistemaren akatsak izan ditzakete: beraien patologiagatik, egoera uremikoagatik eta/edo dialisi tratamentuarengatik. Kateter zentral iraunkorrak gero eta gehiago erabiltzen dira, batez ere, fistula arterio-benosoekin arazoak dituzten gaixoengan. Nahiz eta kateter hauen diseinuan aurrerapenak egon diren, kateterren ondoriozko infekzioak hilkortasun eta erikortasun altuarekin erlazionatzen dira oraindik.

Helburuak

KASU KLINIKOA Sukarra dialisirako kateter iraunkorra daraman 49 urteko emakume batean. Aurrekari pertsonalak: Hemodialisi programan hasiera 2006ko otsailean, giltzurrun gutxiegitasun kronikoagatik nefropatia diabetikoa dela eta. Intsulina menpeko DM. Erretinopatia diabetikoa. HTA. Hiperkolesterolemia. Metrorragiak. Hickman motako kateter iraunkor tunelizatuaren eramalea 2006ko otsailetik. Gaixoa bere ohiko hemodialisi saiora etorri zen 38,7 ºC –ko sukarrarekin eta egoera orokor txarrean; anamnesian ez zuen inongo infekzio iturririk kontatzen. Miaketa fisikoari zegokionez, datu gehigarri moduan, dialisirako kateterraren irteera zulotik, zornea zerion. Lehenik eta behin kateterrarekin erlazionaturiko bakteriemia baten susmoarekin kateterra kentzeko erabakia hartu genuen. Jarraian egindako toraxeko erradiografian biriketan irudi nodularrak ikusi ziren, enbolo septikoen itxura zutenak. Nahiz eta ekokardiograma trastorazikoa normala izan, trasesofagikoan, balbula trikuspideoan karatxo bat zegoela baieztatu zen. Behin endokarditisaren diagnostikoa konfirmaturik eta odol kultiboa S. Aureus-entzat positiboa izanik, tratamendu antibiotikoari (kloxazilina + rifampizina) hasiera eman zitzaion. Ospitaleratzean zehar gaixoak belauneko artritis akutu septikoa agertu zuen eta baita estomatitis herpetikoa ere. Gainera, kuadro septikoaren ondorioz izandako tronbopenia eta anemia larriak pairatu zituen. Ondorengo diagnostikora iritsi ginen: S. Aureus-ek sorturiko eskuineko endokarditisa, dialisirako kateterraren infekzioaren ondorioz eta biriketako enbolo septikoak. Altan, kloxazilina eta amoxizilina-klabulanikoa (aho-bidez) hartzen jarraitu zuen infekzioa guztiz sendatu arte.

Ondorioak

ONDORIOAK Kateterrak daramatzaten gaixoen arazo nagusia infekzioak dira, kateterra erretiratzeko arrazoi nagusia izan ohi direlarik. Gainera, osteomielitisa, endokarditisa, tronbosi septikoa eta heriotza bezalako konplikazioen jatorria izan daitezke. Hemodialisirako kateterra daraman gaixo batek sukarra agertzen duenean, infekzioaren jatorria kateterrean egon daitekeela susmatu behar dugu. Bakteriemia konfirmatzeko, hemokultiboak ateratzea beharrezkoa da; kultibo bat zain periferikotik eta beste bi kateterraren zuloetatik.Garrantzitsua da extrakzioa aldi berean egitea. Gehienetan (%ko 82-a) estafilokokoa izan ohi da mikroorganismo eragilea. S. Aureus eta beste bakteria Gram positiboen kasuan, bihotzeko balbulak eta hezurra kolonizatzeko duten gaitasuna dela eta, gutxienez 15 eguneko tratamendu antibiotikoa mantendu beharko da, endokarditisa izanez gero tratamendua 4-6 astera luzatuz. S. Aureus-en kasuan kloxazilina edo 1. mailako zefalosporina erabiliko dugu lehenengo aukera bezala eta enterokokoaren kasuan, aldiz, ampizilina.

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan