Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.45. Gaixotasun inflamatorio/infekzioa diagnostikatzeko leukozitoen markajearen aplikazioak

Egileak: Amaia Otondo Barrenetxe, Carmen Estebanez Estebanez, Elena Goñi Girones, Lorena Ventura Morata, Nieves Blanco Maeztu, Celia Velaz Esparza

Nafarroako Ospitalea - Medikuntza Nuklearraren Zerbitzua


Sarrera

SARRERA Azken hamarkadan, medikuntza nuklearrak, ahalbidea eman du, eritasun inflamatorio edo infekziosoak dituzten gaixoak diagnostikatzeko, leukozitoen markajea egin ahal izateko. Leukozitoak lokalizatzeko mekanismoak infekzioaren fokoetan parte hartzen du; gaixoaren erantzun immunologiko normalean infekzioaren aurrean.

Metodoak

TEKNIKAREN DESKRIBAPENA Leukozitoen “in vitro” markajea gauza konplexua da eta jarduteko baldintza bereziak eskatzen ditu; hau erabateko asepsian egin behar da-eta. Markazioa egiteko gomendaturiko metodoa jario laminarreko ezkila da. Elementu guztiak esterilak izan behar dira eta operadoreak eskularruak erabili beharko ditu eta maskarilla, kontaminazioa ekiditeko. Aldizka kontaminazio kontrolak egiten dira, labore aproposak erabiliz. Zentrifugazio selektiboa egindako zelulen banaketan oinarritzen da, plasmatik aske, gaixoaren odola antikoagulazio aproposa erabilita atera ondoren. Gero, zelula hauek agente erradioaktibo batekin inkubatuak dira, zentrifugazioaren bidez garbituak eta plasman erresuspendituak edo gatzezko soluzioan, gero xiringatzeko. Erradiotrazadore bezala, leukozitoak 111- In ekin markatzen hasi ziren, baina gaur egun 99m-Tc-HMPAO erabilitako markazioa hedatu egin da, isotopoaren ezaugarri fisikoa hobeak direla eta.

Ondorioak

ONDORIOAK Teknika honen indikazio garrantzitsuenak hauek izango lirateke: hesteetako gaixotasun inflamatorioa (E. Crohn eta kolitis ultzerosoa), protesi baskularreko infekzio susmoa, hezur edo artikulazioen infekzioa: osteomielitis, artritis septikoa, protesiaren mugikortasuna septikoa eta abar eta zati biguneko abzesu baten susmoa.

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan