Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.46. Euskal autonomia erkidegoan 2007an egin diren antibiotikoen preskripzioen profila, espezialitate medikoen arabera

Egileak: Leire Braceras Izagirre, Isabel Elizondo Lopez de Landache, Maria Prieto Blanco

Eusko Jaurlaritza - Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritza; Osakidetza - Erankunde Zentrala - Atentzio Espezializatua


Sarrera

SARRERA Antibiotikoen erabilera egokiak eragin zehatza du bakterioekiko erresistentzien garapenean, kontrako ondorioen agerpenean eta osasun-laguntzaren kostuan. Hori dela eta, hauen kalitatezko preskripzioa lortzeaz arduratzen diren hobekuntza-estrategiak gaixoengan eta osasun egiturarengan onura potentzial handia eragingo dute. Antimikrobianoaren erabilera arrazionala sustatzen duten gomendioetako bat preskripzioaren ohitura ikertzea da.

Helburuak

HELBURUAK Antibiotikoen preskripzioen azterketa eta konparaketa, espezialitate medikoetan bereizturik. Profil hauen bereizketak interbentzio eremu garrantzitsuenak zeintzuk diren argitzen lagunduko digute.

Metodoak

METODOAK Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzak duen informazio sistemak emandako datuen azterketa burutu da. Datu hauek, Osakidetzako errezeten fakturaziotik hartu dira. Azterketa denbora-eremua 2007. urtea izan da. Printzipio eraginkorren arabera, gehien preskribituak izan diren bost antibiotikoak aukeratu dira, eta espezialitate mediko bakoitzean hauek duten eguneko dosi mugatuen datuak jaso dira.

Emaitzak

EMAITZAK Antibiotiko taldearen barruan, gehien preskribitutako printzipio aktiboa beta laktamasen inhibitorearekin konbinatutako amoxizilina izan da. Hala ere, datuak espezialitateetan zatitzen baditugu desberdintasunak nabariak dira; hala nola, dermatologian (doxiziklina nabarmentzen da), liseriketan, odontologian eta pediatrian (amoxizilina nabarmentzen da) eta urologian (ziprofloxazinoa). Profilak osotasunean agertzeko modua eskaintzen dituzten desberdintze hauek espezialitate bakoitzean ikusten diren patologia edo gaixotasun arruntenek azaldu dezakete, baina ez guztiz. Kinolonen eta makrolidoen preskripzio-portzentajea garrantzitsua da eta aztertu beharko litzateke, talde hau osatzen duten farmako batzuen aurka sortutako erresistentziak haztearen erantzuleak izan daitezkeelako.

Ondorioak

ONDORIOAK Zerbitzu ezberdinetan antibiotikoen preskripzio eta erabileraren kontrola ezartzearen ondorioz, kalitate asistentziala nabarmen hobetuko litzateke. Lehen mailako arretan erabiltzen diren sendagaien zati handi bat ospitaletan edo kanpo kontsultetan preskribitzen dira.

Azken Berriak

Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...
OEEren Osasun Biltzarraren hitzaldia ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan hitzaldian parte hartu zuten osasun-arloko profesionalek esandakoak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Hitzaldia: "Historia klinikoa euskaraz: beharra e...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan