Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

18. Osasun Jardunaldiak: Infekzioak

5.53. Larrialdi zerbitzu batetik etxeko ospitalizazioko zerbitzu batetara bidalitako pneumonia duten gaixoen azterketa

Egileak: Jaione Agirrezabal Morgaetxeberria, Leire Bein AƱorga, Idoia Echegoyen Juaristi, Natividad Brocal Fernandez, Ana Cuende Garces, Jose Ramon Aginaga Badiola

Donostia Ospitalea


Sarrera

SARRERA Donostia Ospitaleko Larrialdi Zerbitzuak 2003. urtean, Etxeko Ospitalizazioko Unitatearekin (EO), pneumonia zuten gaixoen tratamendua hobetzeko asmoz protokolo batetara idatziz iritsi ziren. Bertan zein gaixo bidali, zein tratamendu eman eta prozedura idatziz azaltzen zen. Protokolo hau urtean zehar eguneratuz joan da.

Helburuak

HELBURUAK • Larrialdi Zerbitzutik Etxeko ospitalizaziora bidalitako pneumonia zuten gaixoen azterketa. • Bi zerbitzu arteko protokoloa betetzearen azterketa.

Metodoak

METODOA 2003ko urtarriletik, 2007ko abendura bidalitako gaixoen historia klinikoen atzera begirako azterketa.

Emaitzak

EMAITZAK • Guztira 77 gaixo ikusi ziren epe honetan. Denak larrialdi zerbitzuan izan ziren hasieran aztertuak. 2003. urtean 12, 2004. urtean 6, 2005. urtean 18, 2006. urtean 24 eta 2007. urtean 17. • Hauetatik %49,4 gizonezkoak ziren, %50,6 emakumezkoak. • Adinaren arabera %39ak <40 urte zituzten, %22k 41-60 urte, %35ek 61-80 urte eta %4k >80 urte. • Etxeko ospitalizazioan egindako egonaldia 8,5 egunekoa izan zen bataz beste (1-21 egun). • %53 Eskuineko birikean pneumonia zuten: %24,6k behe-lobulukoa, k erdiko lobulukoa, eta ,6k goiko lobulukoa. %23,4 ezkerreko birikan pneumonia zuten: %20,8k behe- lobulukoa eta %1,3k goiko lobulukoa. %22,1k bi lobulutan pneumonia zuten eta %1,3k bi lobulu baino gehiagotan. • Fine sailkapenaren arabera, bidalitako gaixoen %52k I. taldeakoak ziren, %22,1ek II. taldekoak, %20,8k III. taldekoak eta %5,1k IV. taldekoak. • Bidalitako %43k gaixoek adostutako akordioa betetzen zuten. • %85,7an gaixoek antibiotiko (atb) bakarra hartu zuten, ,3an batekin hasi eta beste batekin bukatu zuten. Guztira %81k Lebofloxazinoa hartu zuen, %20,8k Ceftriaxona eta %7,8k Amoxizilina/klabulanikoa. • Etxeko ospitalizaziotik paziente bakarra ospitalera bueltatu behar izan zuen. • Bidalitako gaixoen artean, eta prozesu horretan, ez zen hildakorik izan.

Ondorioak

ONDORIOAK • Bidalitako gaixoen kopurua azken hiru urte hauetan mantendu egin da. Agian EOko estaldura sanitarioa handitzean kopuru hau handitu liteke. • Nahiz eta kasuen %57 adostutako akordioa ez bete, Fine klasifikazioaren arabera, gaixoen egoerak edo eboluzioak eragin zuten EOko jarraipena eskatzea. • Gaixoek etxeko ospitalizazioan eboluzio ona dute eta hildakorik ez da izan.

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan