19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak
5.0 Koito osteko kontrazepzioa: zenbat eta lortzeko erraztasun gehiago, orduan eta eskari gehiago?
Egileak: Lurdes Matxinena , Mari Jose Esteban , Eba Gerenabarrena , Izaskun Gonzalez , Miren Ecenarro
Debagoiena, erizainak
Sarrera
SARRERA: Koito osteko kontrazepzioak, protekzio gabeko harremanetan nahiz kontrazepzio metodoak huts egitean, nahi ez diren haurdunaldiak ekiditeko balio du. Gaur egun baimendua dagoen metodoa Levonorgestrela da, 2001etik errezeta bidez eta finantziazio gabe botiketan erabilgarri dagoena. Egoera hau 2008ko ekainean aldatu zen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabaki zuenean Norlevo 1500eko konprimitu bat, preserbatibo bat eta informazio liburuxka bat mediku baten kontrolpean debalde ematea.
Metodoak
MATERIAL ETA METODOAK: Zeharkako ikerketa deskribatzaile bat egin da, 2004ko irailaren 1etik 2006ko uztailaren 31ra ikusi ziren 417 kasuak 2008ko uztailaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra arte ikusitako 29 kasuekin konparatuz.
Emaitzak
EMAITZAK: Lehenengo denboraldian 417 kasu ikertu ziren. Haiek larrialdietako zerbitzuan ikusten diren paziente guztien %0,7a dira. Gehiago zehaztuz, %87,8 behin etorri zen, %9,1 birritan, eta %3 hiru aldiz. Batez besteko adina 23 urtekoa izan zen (+/- 6,17), eta mediana 22 urtekoa. Haietatik erdiak 19 (25eko pertzentila) eta 26 (75eko pertzentila) urte bitartean zeuden, eta %69 25 urte baino gutxiagokoak ziren. Talde honen asteko egunari dagokionez, eskari gehienak asteburuetan egiten ziren. Ez bide dago loturarik asteko egunaren eta orduaren artean (CHI2:N.S.). Larunbat gaueko 12etatik igande goizeko 8ak arte pazienteen %20 joaten da. Ikertutako bigarren denboraldian, produktuaren banaketa eta finantziazio politika aldatu ondoren, 29 kasu ikertu ziren guztira, urgentzietako zerbitzuan ikusitako pazienteen %0,23 alegia. Haietatik %94,43 behin etorri zen eta %3,57 birritan. Aurrez aztertutako denboraldiarekin konparatuta, estadistikoki ezberdintasun esanguratsuak topatu dira. Talde honen batez besteko adina 25,2koa (+/- 7,6) izan zen, eta mediana 24 urtekoa. %50 19,25 urte (25 pertzentila) eta 28,75 urte (75 pertzentila) bitartean daude. %60,7 25 urtetik beherakoak dira, eta ez dago garrantzizko desberdintasunik aipaturiko bi denboraldien artean. Talde honetan ere asteburuak izan ziren eskari gehieneko egunak.
Ondorioak
ONDORIOAK: 1.-25 urte baino gutxiagoko emakumeek maiz egiten duten kontsulta da. 2.-Kontrazepzioaren finantziazioak ez du produktuaren eskarian eraginik izan. 3.-Asteburuak eta are gehiago gauak eskari gehieneko momentuak izaten jarraitzen dute. BIBLIOGRAFIA: “Anticonceptivos ¿qué hay de nuevo?”INFAC.2004; 12(8): 35-40 “Informe del Departamento Vasco de Sanidad” Eusko Jaurlaritza. Gasteiz, 2007. Norlevo® ren fitxa teknikoa. wwwagemed.es (2008/05/26an ikusia) “Píldora postcoital”. Dirección de Planificación y Aseguramiento, Departamento de Salud y Consumo, Zaragoza: Gobierno de Aragón; 2005 “Contracepción en la adolescencia” Bol Ter Andal. 2005; 21(82):5-8 “Prodigy guidance. Contraception-emergency: Last revised in March 2007. http://cks.library.nhs.uk/contracepcion_emergency ( 2008/05/26an ikusia) “Anticoncepción de urgencia en atención primeria” Comisión de Ética e Investigación Sanitaria del Distrito Sanitario Málaga. 2007ko iraila. “Informe de la Subdirección de Asesoría Jurídica sobre la prescripción de la píldora postcoital, anticonceptivo de emergencia, a los menores de edad”. Gasteiz: Osakidetza; 2007 “Ley 41/2002, de 14 de Noviembre, básica reguladora de la autonomía del paciente y de derechos y obligaciones en materia de información y documentación clínica”.BOE 274. zenbakia. 2002ko azaroaren 15a : 40126-32. “Ley Orgánica 10/1995, de 23 de Noviembre, del Código Penal”. BOE 281. zenbakia. 2005eko azaroaren 24a :33987-34058 CADIME. Contracepción en la adolescencia. SEMERGEN. 2007; 33(5):257-63