19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak
5.0 Berrikuntza garaia tuberkulosian: tuberkulina vs igra
Egileak: Edurne Bikuna , Montserrat Jimenez , Lourdes Huarte , Pedro ldigoras
Zumarragako Ospitalea, Donostia Ospitalea
Sarrera
SARRERA: Duela urte gutxi arte,Tuberkulinaren Proba (fP) zen infekzio tuberkulosoaren diagnostikoa egiteko eskura zegoen tresna bakarra. Gaur egun, ordea, badauzkagu tuberkulosia diagnostikatzeko Mycobacterium tuberculosis-oren aurrean gamma interferonaren "in vitro" produkzioa detektatzen duten beste teknika batzuk ere. TPk baditu hainbat eragozpen, esaterako subjektiboa dela irakurtzeko orduan, konfidentzialtasunik ez duela edo probaren espezifikotasuna txikia dela. Gamma interferona plasmon detektatzeko testek duten sentikortasuna tuberkulina probarenaren antzekoa da,baina espezifikoagoak dira,ez baita emaitza positiborik izaten aurrez BCGrekin txertatuak dauden pertsonetan, ezta gure ingurunean ohizkoak diren mikobakterio ez-tuberkuloso gehienengatiko infekzioak dituzten pertsonetan ere.
Helburuak
HELBURUA: Gaur egun infekzio tuberkulosoa diagnostikatzeko erabiltzen diren bi metodoren arteko (TP eta gamma interferonaren detekzioa) konparaziozko analisia egitea.
Metodoak
METODOLOGIA: 2006. urtetik 2008ra bitartean tuberkulosi-kasuen 1.172 kontaktu sartu ziren guztira,ikerketa honetan. TPrako prestakin estandarra erabili zen (PPD 2 UT RT 23). Merkatuan dauden IGRA (Interferon Gamma Release Assay) diferenteen artean, azken belaunaldiko proba erabili zen,QuantiFERON Gold in tube izenekoa hain zuzen (Cellestis, Australia),horixe baita metodorik kontrastatuena eta eskala handian erabiltzeko erraztasunik gehien eskaintzen duena.
Emaitzak
EMAITZAK: Aztertutako 1.172 pazienteetatik, 462 kasutan aurrez BCG txertaketaren ebidentzia zegoen. Txertatu gabeko pazienteen taldean, %37 TP positiboak ziren eta %32 QuantiFERON positiboak. Txertatuen taldean, berriz, TP positiboak %39 izan ziren, eta QuantiFERON positiboak% 23.
Ondorioak
ONDORIOAK: "In vitro" teknikak erabiltzeak abantaila nabarmenak dakartza TP erabiltzearekin alderatuz gero,eta oso baliagarria izan daiteke batez ere BCGrekin txertatuak daudenen artean.