19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak
5.0 Aurpegiko elbarritasuna duten pazienteen zainketa oftalmologikoen protokoloa
Egileak: Maria Casilda Arnaez , Maria Luisa Echevarria , M° Cruz Hernandez , Emiliana Carreno , Gemma Bilbao , Maria Jesus Alonso , Josefina Arana , Nagore Urrestarazu
Basurtuko ospitalea. Bilbo. Osakidetza
Sarrera
SARRERA: Aurpegiko nerbioa (edo burezurreko VII. nerbioa) nerbio mistoa da, bi osagai dituena: sentsitiboa eta motorea. Adierazpenarekin lotutako muskuluen inerbazioaren arduradun nagusia da. Burezurreko VII. nerbioaren lesioen ondorioz (bere jatorritik edota bere ibilbidearen edozein lekutatik inerbatzen dituen egituretaraino), aurpegiko giharren ahultasuna sortzen da, aurpegiko elbarritasuna hain zuzen ere. Sintomak ahoan eta begietan antzeman daitezke. - Ahoan: dastamenaren galera, ezpainetako komisura erortzea. - Begietan: betikara gutxitzea, "begi lehorra" (betazalen arteko arraildura osorik ezin itxi ahal izatea, keratitisa, konjuntibitisa,korneako zauri edo ultzerak eta,kasu larrietan,begiaren zulaketa.
Helburuak
HELBURUA: Aurpegiko elbarritasuna duten gaixoen zainketa oftalmologikoak ezagutu eta aplikatzea.
Metodoak
MATERIAL ETA METODOAK: a) Betazalaren higiene egokia egitea. b) Eguzkitako betaurrekoekin begiak babestea egunean zehar. c) Negar edo maiko artifizialak erabiltzea (hainbat mota aurki ditzakegu). d) Ukendu epitelizante eta antibiotikoen aplikazioa. e) Lo egiteko,zauritutako begia babestea,begietarako ohiko txaplaten bidez (begia itxita mantendu behar baita), edota kamera hezearen sistema (film gardenarekin). Txaplata hauekin betazalaren arraildura osorik itxi ezinaren ondorioak saihestuko ditugu. f) Logelan giro hezea izan (hezegailuen edo antzekoen bitartez). Horrela, giroa ez da lehor egongo, eta horrek bide emango du begiaren gainazala sendatzeko.
Ondorioak
EMAITZA ETA ONDORIOAK: Aurpegiko elbarritasuna duen gaixo batengan, begia babestu behar da, kornearen desekazioa dela-eta zauri oftalmologikorik ager baitaitezke. Tratamendua egokiro aplikatuz gero,patologiak zeharo hobetzen dira: maiko artifizialei eta suero autologoarekin begia lubrifikatu behar da, bai egunaz bai gauaz, infekzioak ekiditzeko, eta begia behar den bezala babestu. Gazur edo suero aufologoaren aplikazioari esker begiaren gainazalak hobera egiten du. BIBLIOGRAFIA: • Grau Veneciana J Ma. Escartin Siquier A Manual del Residente de Neurologfa. Vega L6pez 0. Ochoa Amor J J, Caiiadillas Hidalgo F. Exploraci6n Clfnica del Adulto y del Anciano. Sociedad Espanola de Neurologfa: ed. S B;2000. p. 3-8. •Beers M H.Berkow R. Trastornos neurooftalmologicos y de los pares craneales.El manual Merk: Harcourt. Madril;1999. 1458.-1463. or. • Noya M.Pardo J. Dlagnostlco y Tratamiento en Ia Parallsls Facial (on line). Neurologia 1997. Servlclo Neurologia. H. Universitario Santiago. http://www.arsxxl.com/pfw.files/cmaf/ArticulosR/neurologia/1997/0l /1090/07. • Toledano Fernandez N,Garda Saenz S,Ortega Gomez J, Sanchez Cruz J. Valoracion oftalmologica del enfermo con paralisis facial. Aetas De La Sociedad de Enfermeria Oftalmologica (1. liburukia.2004ko urtarrila-abendua. http://www.oftalo.com/enfermerfa/enfermerfa/2004/l3htp • Garda Rulz J, Garda Rodriguez M. Paralisis idiopatica Tratamiento (on line). 24. gala. 1. partea-Paralisis Facial. http://www.otorrinoweb.com./izquie/temas/24/10-tratamiento.htm •Sol6rzano Sanchez M,Pernas Penas A Zabala Largo A Aplicaclones del suero auto1ogo. Consulta del Servicio de Oftalmologia del Hospital Donostia .ed: Enfermeria Global Revista electronica. Laukitxoak (13).2008ko ekaina. http://www.um.es/eglogal/article/ViewFile/1605!15451.