19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak
5.0 Prolapso genitalaren bagina bidezko sedanketaren oinarri anatomikoak
Egileak: A Bidaurrazaga , I Gerrikagoitia , I Elezgarai , I Brouard , M Goitia , R Sarria
Neurozientziak saila, Medikuntza eta Odontologiako Fakultatea,Euskal Herriko Unibertsitatea, Leioa, Bizkaia; Ginekologia Saila,Guru1zetako Ospitalea, Barakaldo,Bizkaia
Sarrera
SARRERA: Emakumeetan prolapse genitala, gernu inkontinentziarekin edo gabe, osasun arazo garrantzitsua da. Nahiz eta,baginarieusteko abdomeneko kolpopexia sakro edo finkapen sakroespinosoa bezalako kirurgia teknikak erabili, zistozelearen berragertzea sarritan gertatzen da. Hala ere, azken urteotan, prolapsoaren berragertzea saihesteko eta ospitalizazio kostuakjaisteko,inbasio gutxieneko teknika berria erabiltzen da,zoru pelbikoaren berregituraketarako Prolenesareak bagina bidez sartuz. Gure ranaren helburua, inplanteak jarri ondoren beraien kokapen anatomikoa ezagutzea da, baita inguruko egitura neurobaskularrekiko erlazio anatomikoei behatzea ere.
Metodoak
MATERIAL ETA METODOAK: Prolapsoa sendatzeko erabiltzen diren Prolenesare sintetikoak, aurrekoa eta atzekoa, 3 gorputan ezarri eta gero, zoru pelbikoa eta perinea disekatu ziren. Disekzioan zehar inplanteen kokapena zehaztu zen, agertzen ziren egitura anatomikoak ezagutzeko eta inguruko odol-hodi eta nerbiorekiko erlazioa deskribatzeko.
Emaitzak
EMAITZAK: Disekzio anatomikoak sareen kokapen zuzena erakutsi zuen: aurreko sarea baginaren eta gernu maskuriaren artean,eta a1zekoa baginaren eta ondestearen artean. Zeharkatutako egitura anatomikoei buruz, aurrekoaren besoek aide bietako muskulu obturatzaileak eta izterreko muskulu hurbiltzaileak zulatzen zituzten. Atzeko sarearen besoak, berriz, lotailu sakroespinosoan eutsi ondoren, hobi iskiorrektaletan ageri ziren. Gainera, ziurtasuneko tartea egokia ageri zen sareen besoen eta egitura neurobaskularren artean: nerbio obturatzaile eta pudendoen pakete neurobaskularrak.
Ondorioak
ONDORIOAK: Prolapsoa sendatzean zoru pelbikoa gogortzeko erabilitako inplanteak jarri ondorengo disekzioa lagungarria izan daiteke sareen kokapen anatomiko zehatzaren berri izateko eta arrisku puntuekin duten erlazioa ezagutzeko.