19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak
5.0 Larrialdi zerbitzu batean egindako toraxeko erradiografia portatilen eskaeren egokitasuna
Egileak: Maialen Lekuona , Leire Bein , Ainhoa Gonzalez , David Del Valle , Jose Ramon Aginaga , Gorka Arenaza
Donostia ospitalea
Sarrera
SARRERA: Gaixoak joan-etorrian ibil ez daitezen erradioloQia gelara, erradiologiako teknikariak larrialdietako geletara joateko eskatzen da noizbeh1nka,bertan erradiografia egin dezaten. Hala ere,horrek zenbait eragozpen ditu:egindako erradiografien kalitate eskasa,interpretazio zaila,baina, batez ere, gaixoek eta langileek izan dezaketen irradiazio arriskua. Horregatik, eskaera hauek murriztubeharko lirateke. 2006. urtetik aurrera gure zerbitzuan egiten diren toraxeko erradiografia portatilen (rEP) jarraipena eta azterketa egiten ari gara, 2008. urtean egokitasunerako behin behineko irizpide batzuk ezartzeko
Helburuak
HELBURUA: Larrialdi zerbitzuan,aurretik finkatutako irizpideen baitan,egindako TEP eskaeren egokitasuna eta gaixoen ezaugarriak aztertzea.
Metodoak
METODOLOGIA: lkerketa: TEPen eskaeren atzerabegirakoa. Aztertu beharreko subjektua: Larrialdi zerbitzuan TEP egin zaion gaixoa. Azterketa aldia: 2009/01/01-2009/04/01. Datuak: data, adina, sexua, aldaera klinikoak, eskaeraren arrazoia, egokitasuna eta gaixoaren destinoa.
Emaitzak
EMAITZAK: 2006. urtean toraxeko 31.700 erradiografia eskatu ziren, %6,45 TEP ziren. 2007. urtean 33.322 eskatu ziren (%5,66 TEP ziren), eta 2008. urtean 33.087 eskatu ziren (%4,62 TEP). lkerketa aldian 22.535 gaixo artatu ziren (toraxeko 8.472 Rx eskatuta, %4,17 TEP, n=327); eguneko 3,37 TEP zeuden. Sexuaren arabera: %56 gizonak ziren, eta %44 emakumezko. Datu aipagarrienak: o Adinaren arabera: >70 eta <89 urte: %56, >90 urte: , >60 eta <69 urte: . o Taldearen arabera: %42,2 hemodinamikoki ezegonkor zeuden,%22,6k bihotzeko arazoak zituzten edota arritmia ezegonkorrak, %8k kontzientzia mailaren urritasuna zuten eta %1,8 politraumatizatuak ziren. o Eztabaidatzeko modukoa da TEPen ren egokitasuna. o Destinoa: %70 oinarrizko zainketetan ingresatu ziren,,7 zainketa intentsiboetan, %3,7 etxera bidali ziren eta %1,8 larrialdi zerbitzuan hil ziren.
Ondorioak
ONDORIOAK: Azken urteetako jarraipen eta azterketekin sentikortu ditugu larrialdi zerbitzuko medikuak. Nahiz eta toraxeko erradiografia gehiago eskatu diren, murriztu egin dira toraxeko erradiografia portatilen eskaerak. Ezarritako irizpideak betetzen dituzte eskaera gehienek, baina,behin betikoak izan daitezen, aurrerabegirako ikerketa bat proposatzen da, honekin batera, eskaerak are gehiago murrizteko.