Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak

5.0

Egileak: Ainara Barinagarrementeria lrazabal, Maider Garmendia Goitia

Bermeoko Osasun Zentroa; Zumarragako Ospitalea


Sarrera

SARRERA Azken urte hauetan ahotiko antikoagulatzaileen kopuruak izarigabe egin du gorantz. Gorakada honek ondorio bat ekarri die ospitaleei: gainkarga. Horregatik, administrazioak tratamendu horien kontrolak osasun zentroetara desbideratzea erabaki du (ziztaketa kapilarraren bidez). Euskal Herriko herrialde bakoitzean deszentralizazio prozesu hau pixkanaka-pixkanaka egin da. Bizkaian eta Gipuzkoan deszentralizazio honek gure lanaren gainean eduki duen eragina aztertu nahi dugu, bai osasun zentroetan, baita ospitaleetan ere. Horretarako, Bermeoko Osasun Zentroa eta Zumarragako Ospitalea hartu ditugu aintzat.

Metodoak

MATERIALA ETA METODOAK Lan hau datu-bilketa baten bidez eginiko ikerketa deskriptiboan oinarritzen da. Guztira, kontuan harturiko laginen kopurua 109,452 pertsonakoa da,era honetan banatuta: 13.720 Bermeoko Osasun Zentroari dagozkio eta 95.735, aldiz, Zumarragako Ospitaleari. Bestalde,lan honen ebaki-puntua sintrom kapilarra egiten hasi ginen momentuan dago jarria, hau da: Bermeon, 2007ko azaroan Zumarragan 2003ko abenduan Horregatik, lanean islatzen diren datuak Bermeon 2007ko urrikoak eta 2008ko urrikoak dira eta Zumarragan,ordea, 2003ko azaroan eta 2008ko azaroan jasotako datuak izango dira

Emaitzak

EMAITZAK Deszentralizazioaren ondorioz, gaur egun,bi determinazio prozedura desberdin daude: benakoa eta kapilarrekoa. Bermeoko Osasun Zentroari dagokionez, 2008ko urrian 2007ko urrian baino benako neurketa gutxiago egin ziren (%72 gutxiago). 2008an eginiko INR (lnternazional Normalized Ratio) neurketen %69 kapilarrekoak ziren. Zumarragako Ospitalean,berriz, 2008ko azaroan egindako benako neurketen kopurua %67 gutxiago izan zen, 2003ko azaroarekin konparatuta.

Ondorioak

ONDORIOAK Lan honetan argi ikus daiteke ahotiko antikoagulazioen kontrolak ospitaleetatik osasun zentroetara deszentralizatuta, gutxitu egin dela ospitaleetako gainkarga. Era berean, benako neurketen kopurua gutxitu egin da,kapilarren bidez eginiko kontrolen kopurua handituz joan den heinean. Horretaz gain, teknika berri hau ezartzeak kontsultak berrantolatu beharra sortarazi du eta orain lehen baino askoz gehiago landu behar dira gertutasuna eta osasun-hezkuntza. Azken hori kontuan izanik langileenheziketa eta trebakuntza oso garrantzitsuak dira arlo honetan, egoera berri honi aurre egin ahal izateko. BIBLIOGRAFIA l.Aguilera Vaquero R. Revision/Control de Ia anticoagulaci6n oral en Asistencia Primaria. Medicina General 2002; 47:700-710. 2.Boletfn de Enfermerfa de Atenci6n Primaria. Enfermerfa ante el control del paciente anticoagulado. Talavera de Ia Reina: SESCAM;2005. Ill. liburukia, 3. zk. 3.Cid Artigas MM y cols. Gesti6n del TAO: diseno del proceso del control del paciente anticoagulado mediante tecnica capilar en un area de Atenci6n Primaria de Madrid. FAECCAP 2006; 2. 4.Fern6ndez MA y cols. Recomendaciones acerca del control del tratamiento anticoagulante oral ambulatorio. Fisterra; 2002. 5.Villanueva Ana B. Sintromizados. EIPAfS.com, Bartzelona, 07/10/2003.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan