Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak

5.0 Erizaintzako lehenengo praktika klinikoetan ikasleek bizitako egoera gogorrak

Egileak: Inma Eizmendi Garate, Xabier Zupiria Gorostidi

Donostiako Erizaintza Eskola. Euskal Herriko Unlibertsitatea


Sarrera

SARRERA: Erizaintzako ikasle gehienek gazte hasten dituzte beren ikasketak (18 urterekin) eta hasi eta lau hilabetera beren lehenengo praktika klinikoak izaten dituzte. Oinazea ekiditen duen gizarte batean lehenengo kontaktu hori gogorra eta hunkigarria da (1,2).Adibidez: lkasten hasi aurretik heren batek baino gehiagok ez du inoiz hildako bat ikusi eta lehenengo praktiketan erdiak baino gehiagok ikusten du hildako bat, eta horietako batzuk hiltzen ikusten dute norbait eta beztitzeko lanak egiten dituzte (3). Lan honetan ikasleek izandako lehenengo kontaktu horretan gogorren egin zaizkien egoeren bilduma eta azterketa egingo da

Metodoak

Erizaintzako ikasketen euskara taldeko lehenengo mailan, Zientzia Psikosozialak irakasgaiaren barruan garrantzi handia duen lan bat hauxe da: praktiketan dauden bitartean egunkari bat idaztea. Egunkaria egin eta gero,egunkariaren txosten bat idatzi behar dute eta bertan beste gauza batzuen artean, beraientzat gogorren izan den egoera deskribatu behar dute. Egoera hori geroago taldeetan aztertzen dugu(4). 2007-08 lkasturtean 56 lkasle matrikulatu zen(biztanleria) eta denen txostenetik gogorren egin zitzaien egoero hartu dugu. Egoera bakoitza aztertu dugu eta ideia nagusiak atera, egoera guztiak taldekatzeko.

Emaitzak

EMAITZAK: Azken lagina 56. Parte-hartzea 0. Emakumeak %96.4. Adinaren bataz bestekoa: 18,5 urte

Ondorioak

ONDORIOAK: lkasleen bizitzapenetik, lehenengo praktika klinikoetan gogorren egiten zaizkien egoerek heriotzarekin,sufrimenduarekin eta harremanekin dute zerikusia. BIBLIOGRAFIA: . Zupiria X Huitzi X Alberdi MJ,Uranga MJ,Eizmendi I,Barandiaran M,Sanz X. stress sources in nursing practice. Evolution during nursin9 training. Nurse Educ Today 2007; 27: 777-87. . Zupiria X. Estresa Eriza1n Lanean. OSATUZ 2007 12(16,17) 3.http://www.ehu.es/xabier.zupiria/erizaintzako_ikasleak_eta_heriot.html . Zupiria X. EizmendiI. Tutorizaci6n de practicas clfnicas en estudiantes de enfermerfa en grupos de supervisi6n de practicas. Univesto8. ISBN 978-84-8458-274-8. Artikulu guztiak ondorengo helbidean eskura ditzakezu: http://www.ehu.es/xabier.zupiria

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan