19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak
4.0 Osasun berrikuntzak lehen mailako arretan: euron eragina gure eguneroko lanean
Egileak: Lourdes Unzueta , Miren Aizpuru , Angel Alayo , Josep Cortada , Araceli Eskisabel , Leticia lrazabal , Mikel Santisteban
Deustu- Arangoiti (Bilbo) Osasun Zentroa; Errekalde (Bilbo) Osasun Zentroa; Lutxana (Barakaldo) Osasun Zentroa
Sarrera
SARRERA: Lehen Mailako Arreta (LMA) osasun sistemarako atetzat jo izan do betL beraz, aldakuntza egoera berari ere aplikatu dakioke. Atean daude medikua eta erizaina, eta hor dator pazientea. Lehenengo aldaketa euron arteko harremanean datza (1). lnformatizazio prozesua aldaketa izugarria izan do, bere eragin onuragarri eta kaltegarriekin (2). Medikuak agindu eta pazienteak jasango dituen diagnostiko-bide eta tratamenduetan ere berrikuntza nabarmenak ezagutu izan dira,gehienak ere teknologia berriekin lotuta (3,4). Aurrekari guztiok kontuan hartuta ekin diogu gure lanari ondoko helburuekin: LMAn Osasun Berrikuntzek izan duten eragina ezagutzea. Galderak: 1.Zeintzuk diren osasun berrikuntzak. 2.Zein izan den euren eragin onuragarria eta kaltegarria gure eguneroko jardunean.
Metodoak
MATERIAL ETA METODOA: lkerketa kualitatiboa. Batzarrak egin izan dira, iritzi taldeak osatuz, osasun profesionalen iritzia jakiteko. Batzar bina egin dira Errekaldeko eta Deustuko Osasun Zentroetan,bata medikuekin,bestea erizainekin. Errekaldeko batzarrak Deustu-Arangoitiko ikertzaileek bideratu dituzte, eta alderantziz Deustukoetan. Guztira, 17 medikuk eta 16 erizainek hartu dute parte. Batzar bakoitzaren iraupena ordubetekoa izan da eta grabatua izan da.
Emaitzak
BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK: 1- Teknologian, Osabide programa informatikoaren aipamena eta itzala handia da. Osabideren alde onuragarria: norberaren eta besteen pazienteen datu guztiak ikus daitezke argi idatzita eta kontsultan bertan, Global Clinic deritzan programak pazientearen jarraipena egiteko aukera ematen du. Bere alde kaltegarria: nahaspilatsua da, denbora gehiegi eskatzen du pazienteari eman behar litzaiokeen arretaren kaltetan, programa bera ezarri zenean eta ondorengo bertsioetan ez da formaziorik nahiko eman. 2- Pazienteekiko harremanak aldatu egin dira,paternalismotik parekotasun handiagora pasatu da, gehiago negoziatzen da. Kontsultara datozenean informatuagoak baina era berean txarto informatuta datoz, zorrotzagoak dira eta asko eskatzen dute, batzuetan errespetu falta pixka batekin. Administrazioak kontsulta eta arreta-berehalakotasuna sustatzen ditu. Lankide arteko harremanak hoztu egin dira, batzarrak gu1xitu, medikuak eta erizainak ez dute bata bestearen lanaren berri. Mediku espezialistekin, beti bezala,ez dago harremanik. Harrera zerbitzukoekin,harreman gu1xiago haiek ere lan eta zeregin asko dutelako. 3- Medikuek eta erizainek bata bestearengandik aldenduta ikusten dute euren lana eta funtzioa. Biek uste dute denetik egiten dutela (lan administratibo gehiegi). Erizain batzuek euren rolari balioztatuagoa eta onartuagoa irizten diote. Osasun ikusmolde biopsikosoziala biofogikora murriztu da. 4- Formazioa eta informazioa. Asko hobetu dira informazio eta formaziorako aukerak, bai bertan egondako ikastaroak bai Internet bidezkoak. aukera gehiegi batzuetan eta hori iragazi beharra. Ahoz ahoko formazioari eusten zaio. eta horrek aide onak ditu eta txarrak ere bai. 5- Kudeaketan ez dago benetako planifikaziorik. ez da programen pilotaje osorik egiten, kalitate-zirkuluak ez dira osatzen, oinarrizko arazoak ez dira aztertzen. Sari eta onarpen bila (ISO 9000. Urrezko Q) bideratzen da kudeaketa.
Ondorioak
ONDORIOAK: Antzerako iritziak dituzte zentro bietako medikuek zein erizainek. Teknologian, Osabide historia klinikorako eta Internet formaziorako nabarmendu dira. Harreman kalitatearen galera kezkagarria da guztientzat. Profesionalak ez datoz bat kudeaketa metodo berriekin. BIBLIOGRAFIA: 1. Rulz Moral R, Rodriguez JJ. Epstein R. (,Que estllo de consulta deberia emplear con mas pacientes?: reflexiones practicas sobre Ia relaci6n medico-paciente. Aten Primaria 2003;32 (10):594-602. 2. Campillo Aretro Carlos. Fracturas en La informatizacion de los servicios de salud. Gac Sanit 2008; 22(4):371-7. 3. Espallargues M. de Sola-Morales 0, MoharraM. Tebe c. Pons JMV. Las tecnologias medicos mas relevantes de los Oltimos 25 alios segun Ia opinion de medicos generalistas. Gac Sanit 2008; 22(1): 20-8. 4. Vidal-Espana F, Leiva-Fernandez F,Prados-Torres JD, Perea-Millo E. ldentificaci6n de tecnologfas nuevas y emergentes. Aten Primaria 2007; 39(12): 641-49.