Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

19. Osasun Jardunaldiak: Osasun Berrikuntzak

4.0 "Osasunlingua" larrialdietako osasun­ laguntzarako sistema eleanitza.

Egileak: Jose Ramon Aginaga , M. Carmen Valois , Ignacio Ventura , Ricardo Palenzuela , Hur Lertxundi , Pablo Busca

Donostia Ospitalea. Larrialdi Zerbitzua


Sarrera

SARRERA: Immigrazioa eta gaur egun bidaiatzeko dauden erraztasunak kontuan izanik. larrialdi egoera askotan,gure hizkuntza ezagutzen ez duten gaixoen eta osasun-langileen arteko komunikazio arazoak sor daitezke. Egoera hauetan komunikazioa hobetzea oinarrizkoa eta ezinbestekoa da harreman kliniko egokiak lortzeko.

Helburuak

HELBURUAK:: Osasunaren arloan euskararen erabilera sustatzeko eta zabaltzeko edukiak garatzea. Osasun-langileen eta gure hizkuntza ez dakiten gaixoen, haren ahaideen eta/edo harekin datozenen arteko komunikazioa errazteko sistema informatiko eleanitza garatzea.

Metodoak

MATERIAL ETA METODOAK: Gidaren edukia garatu, galde-erantzun galdeketa sistema moduan. Lana osatzerakoan, egiten diren galderetan hizkuntza teknikoegia ez izaten saiatu, hizkuntza hurbilago sentitu eta erraz uler dezaten. Gida beste hizkuntzatara itzuli,formatu berberari eutsiz. itzulpen teknikoetan zertifikatua dagoen kanpo enpresa baten laguntzari esker. Aplikazio informatiko bat garatu, eduki guztiak erabilgarri eta hizkuntza­ konbinazio guztiak erraztuz: euskara-frantsesa, euskara-alemana, gaztelania-alemana eta abar.

Emaitzak

EMAITZAK: Osasunlinguako edukia 25 ataletan banatuta dago eta 3 bloketan laburbil daiteke. Lehenak administrazio- eta osasun-harrera hartzen ditu bere baitan. Bigarrenak kontsultaren arrazoia,zeinuak eta sintomak. baita sintoma-taldeak aparatuka ere (kardiobaskularra, dermatologia, digestio-aparatua...); izan ere,horiek komunak dira larrialdi orokorrean, ginekologikoan eta pediatrian. Eta azkenak atal orokorren taldea, hau da: erasotuentzako arreta, tratamendu orokorra, jarraipena, anatomia-erreferentziak eta oinarrizko diagnosien erreferentziak. Edukia 10 hizkuntzatara itzuli da: alemaniera, arabiera, errumaniera, errusiera, frantsesa, ingelesa, italiera, poloniera, portugalera eta txinera. Osakidetzarekin iritsitako akordio bati esker,osasunUnguaren erabiltzaileak webgune baten bidez sartu ahal izango dira aplikazio informatiko horretan, eta atal bakoitza behar adina aldiz inprimatzeko aukera izango dute lnterneterako sarbidea duen edozein lekutatik.

Ondorioak

ONDORIOAK: osasunlinguak euskara/gaztelania komunikazio elebiduna larrialdi zerbitzuetan errazagoa izan dadin lagunduko du. Honen bidez. osasun arloko langileek -medikuekm, erizainek, administrariek­ galdetutakoa edo adierazitakoa ulertu ahal izango dute gure hizkuntza ulertzen ez duten gaixoek eta beren hizkuntzan erantzun. Medikuntzako ikasleentzat gaixoei egin behar zaien arreta eta galdeketarako, gida moduko lan tresna bihurtu da. BIBLIOGRAFIA: El dlagn6stlco a traves de Ia hlstorla clfnlca. M.J

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan