20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna
5.0 26- Emakumeak eta osasun mentala ospitalean: gizarte-laneko ikuspuntua
Egileak: MÂȘ Carmen Valois , Raquel Litago
Gizarte langileak. Psikiatria Zerbitzua. Donostia Ospitalea.
Sarrera
Lan hau Donostia Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko Gizarte-Laneko Unitatean burutu da. Ikerketa honen bidez identifikatu nahi genituen arloak hauexek: emakume zaintzailearen profil psikosoziala, egiten duten eskaera-mota eta, eskaera hauei erantzuteko erabilitako baliabideak (sozialak, sanitarioak edota sozio-sanitarioak).
Metodoak
Horretarako zeharkako ikerketa deskribatzailea erabili zen. Ikerketarako Gizarte-Laneko Unitatean erabilitako historia sozialak berrikusi ziren, horiekin datu-base bat osatu zelarik. Guztira 406 gaixo izan ziren ikertutakoak. Jasotako datuak 2007, 2008 eta 2009 urteetako azken hiru hilabetetakoak izan ziren. Ikertutako aldagaiak: sexua, adina, diagnostikoa, bizikidetza, egindako eskaera-mota, erabilitako baliabidea (sozialak, sanitarioak edota sozio-sanitarioak) eta DEI-a (bazterketa sozialaren diagnostikoa). Datuak SPSS programa informatikoaren bidez analizatu ziren.
Emaitzak
Emakumeak 156 izan ziren, hots, populazio zaintzailearen %38,60a. Adinaren batezbestekoa 47 urtekoa izan zen. Diagnostikoari begiratuta %55,6a psikosiari dagokio. %28,76-a familiarekin bizi da. Egindako eskaeraren arloan: kopuru handiena epe ertaineko egonaldiari dagokio eta baita balorazio sozialari ere. Gehien erabilitako baliabidea: epe ertaineko egonaldia izan zen eta gizarte-lanaren jarduera bera. DEI-an (bazterketa sozialaren diagnostikoa) gehien bat zaintzaileak izan ziren: zahartze soziala eta bazterketa.
Ondorioak
Gaur egun, adin ertaineko emakumea zaintzen ari gara. Patologien artean, nagusiki, Psikosia dutenak. Heren bat familian bizi da, senidetasun-maila alaba edota ahizpa-arrebarena delarik.