Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 31- Screening bi metodoren konparaketa haurdunengan tripanosoma cruziko antigorputzak zehazteko

Egileak: Monika Aras , Arantza Oteo , María Jesús Pérez , Asunción Santamaría , Paloma Liendo , Ramón Cisterna

Mikrobiologiako laborategia. Basurtuko Ospitalea. Bilbo.


Sarrera

Chagasen gaixotasuna Hegoamerikan zoonosi endemikoa da Tripanosoma cruzi parasitoak eraginda. Parasito hau kutsatzen da intsektuen bidez, baina jaiotzetiko transmisioaz ere gertatu ahal da. Ama kutsatuengandik seme-alabengana igarotako jaiotzetiko infekzioak %2tik arte eragiten du. Infekzioa oso larria izan ahal da, baita fetu heriotza eragin ere. Screening antigorputzak T. cruzi-ren aurrean haurdunaldiaren zehar esku-hartze goiztiar bat ahalbideratzen du jaiotzetiko Chagasen gaixotasunean. “MarDx” Immunofluoreszentziak eta “Dia pro” hirugarren belaunaldiko entzimoimmunosaioak lortutako emaitzak konparatzea da lan honen helburua.

Metodoak

Immunofluoreszentzia erabiltzen da T. cruziren antigenoen aurrean gizakiaren antigorputzak detektatzeko. Antigenoak T. cruziren epimastigoteak dira. Antigorputzik badago, gaixoaren serumean erreakzioa ikusten da FITC (fikoeritrina) markatu baten konjugatu bat erabiliz. Trofozoitoek fluoreszentzia daukate mikroskopioan ikusten direlako. Entzimoimmunosaioa (ELISA) eta Immunofluoreszentzia (IF) teknika antzekoak dira baina ELISA teknikaren markatzailea entzima bat da eta detektatzeko substratu bat eransten zaio. Entzima honi esker koloredun konposatu bat agertzen da eta fotometrikoki neurtu ahal da.

Emaitzak

Ausaz aukeratutako ehun emakumeren laginak aztertu ziren bi metodoekin gure laborategian.

Ondorioak

ELISA eta Immunofluoreszentzia metodoen bidez 19 baiezko lagin eta 81 ezezko lagin lortu genituen: Dena dela bi desadostasun dago ELISA-ren eta IF–ren artean. ELISA teknika objektiboagoa da eta IFren emaitza ebakidura puntutik hurbil dago, beraz ELISAren bidez lortzen den ezezko emaitza egokiagoa dela pentsatzen dugu.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan