20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna
4.0 Emakumeak gizonak baino sintomatikoagoak hipertentsioak eragindako bihotz-gutxiegitasunean
Egileak: Elena Zubillaga , Gabriel Zubillaga , Javier Vivanco , Ramon Querejeta , Tomas Etxeberria , Cristina Sarasketa
Donostia Ospitalea
Sarrera
Hipertentsioak eragindako bihotz-gutxiegitasunaren bilakaera, emakume ala gizon izatearen arabera desberdina izan daiteke. Guk hipertentsioa oinarritzat duen bihotz-gutxiegitasunean bi sexuen artean dauden desberdintasunak ezagutu nahi ditugu; horri esker, prebentzio neurri eta tratamendu egokiagoak ezartzeko.
Metodoak
Atzera begira egindako ikerlana da. Aztertutako 180 pertsonak (104 gizon, 76 emakume), 2003-2007 urteetan Donostia ospitalean ingresatu ziren eta hipertentsioa bihotz -gutxiegitasunaren eragile bakartzat zuten.
Emaitzak
Emakumeak, gizonekin alderatuz, edadetuagoak ziren (78 urte vs. 70, P<0,001), hipertentsioaren iraupena antzekoa zuten (6 urte vs. 10, P=0,71) eta, fibrilazio aurikularren portzentajea (%46,7 eta %50, P=0,19) antzekoa zuten. Egoera egonkorrean NYHA maila altuagoa zen emakumeetan (2,6 eta 2,4 , P=0,01) eta bihotzeko eiekzio-frakzioa handiagoa zuten (%61 vs. %55, P=0,003). Kreatinina (1,02 eta 1,15, P=0,024) eta hemoglobina maila (13.3 eta 14.1, P=0,0001) baxuagoak ziren emakumeengan. Dentsitate baxuko lipoproteina (LDL) kolesterola emakumeen taldean altuagoa izan zen, desberdintasuna, esangura estatistikoa zuelarik. Ohiko tratamenduetan, ez zen esangura estatistikoa zuen desberdintasunik nabarmendu.
Ondorioak
- Bihotz-gutxiegitasun hipertentsiboagatik ingresatutako emakumeek eta gizonek ezaugarri kliniko desberdinak zituzten: emakumeak edadetuagoak ziren eta funtzionalki okerrago zeuden, baina bihotzeko funtzio sistolikoa hobeto zuten. - LDL Kolesterolaren kontrola okerragoa zen emakumeengan. Baliteke, emakumeek, gantzen desoreka horri aurre egiteko, tratamendu ahulagoa jasotzea. - Giltzurruneko gaixotasun arinari eta anemiari dagokienez, bi sexuen artean ez zen desberdintasunik antzeman. - Biziraupenean eragina duten farmakoak, bi taldekoek antzeko eran jasotzen zituzten. - Hipertentsioa eta fibrilazio aurikularra era egokian tratatzea garrantzitsua da. Sexu bakoitzaren berezitasunak bihotz-gutxiegitasunean ikertzen jarraitu behar dugu.