Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

4.0 Osteoporosiaren aurkako sendagaien kontsumitzaileak, preskripzioak eta preskribitzaileak

Egileak: Ina Idarreta , Vittorio Tapiz , Asun Isasi , Koro Zabaleta , Anton Aldanondo , Jabi Hernando

Tolosako Osasun Zentroa


Helburuak

Osteoporosiaren aurkako sendagaien (OPS) kontsumitzaileen eta preskripzioen ezaugarriak jakitea.

Metodoak

- Zeharkako ikerketa. - Gipuzkoa Mendebaldeko Lehen Mailako Asistentziako 34 kupo. - 14 urtetik gorako pertsonak, urtebetean zehar 1673 OPS hartzaileren artean ausaz hautaturikoak. - Elkarrizketa klinikoan eginiko galdeketa betetzea, historia klinikoko datuekin osatua. - Neurgailu nagusiak: arrisku-faktoreak (AF), sendagaiak, hezur dentsitometria (HDM), preskriptoreak, haustura-arriskua.

Emaitzak

512 lagunek 898 OPS hartu zituzten. %90,6 emakumeak ziren. Batez besteko adina 68.9 urtekoa zen. %24,6ak bazituen aurretiko haustura-aurrekariak 50 urte bete eta gero, eta %21,5 emakumeren ugaltze-aldia 30 urtekoa baino txikiagoa zen. %50,4 HDM duna zen, eta horietako %52,8a osteoporotikoa. HDM eskaeretan, 3tik 1 justifikatu gabe legoke. Gehien aginduriko sendagaiak hauek izan ziren: kaltzioa (%53,4) –D bitaminarekin edo gabe- eta ondoren, bifosfonatoak (%33,95). Batez ere Erreumatologiak (%29,2), Traumatologiak, Ginekologiak eta Lehen Mailako Asistentziak (,4) egin zuten preskripzioa. Preskripzio hauetatik %30,6k ez zuen ebidentzian oinarririk. Blackek dioenez, haustura-arriskua altua izan zen %23,8±3,9n (%37,8 Lehen Mailako Asistentzian, %0 Ginekologian).

Ondorioak

HDMak, arrisku faktoreek edo haustura arriskuek tratamendua gomendatzen ez duten arren, sarritan sendagaiak agintzen dizkiegu arrisku txikia duten pazienteei. Ezinbestekoa da irizpideak estandarizatzea patologia hau zentzuz kudea dezagun.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan