Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

4.0 Papilomabirusaren genotipoen intzidentzia debabarrena eskualdeko emakumeetan, 2004-2009 urteetan

Egileak: Joxe Mari Manterola , Luis Piñeiro , Iñaki Olabarri , Juan M Rodríguez , Laura Zaldunbide

Mendaroko Ospitalea


Sarrera

Papilomabirusak (HPV) emakumeen umetoki-lepoa infekta dezake; umetoki-lepoko zeluletan alterazioak sor ditzake eta, zenbait kasutan, minbizi zerbikala ere. Genotipo batzuek –arrisku handikoek, hain zuzen ere– zerikusi handiagoa dute minbizi zerbikalarekin. Alterazioak atzemateko, gomendatzen da azterketa ginekologikoa egitea, Papanikolau tindaketa-proba egitea eta papilomabirusen genotipoak bilatzea.

Helburuak

Papilomabirusen genotipo ohikoenak zein diren aztertzea, Debabarrena eskualdeko emakumeetan, 2004-2009 urte bitartean.

Metodoak

Ginekologoek, ginekologia-azterketan, umetoki-lepoko laginak hartzen dituzte eta, zitologian zerbait ez-ohikoa aurkitzen dutenean lagin horiek Donostia Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzura bidaltzen dituzte, PCR1en (polimerasaren kate-erreakzioaren) bitartez azter ditzaten. Kasu positiboetan genotipoa InnoLipa Extra Amp, Innogenetics bitartez erabakitzen zen. Aintzat, emakumeen lehen lagina baino ez da hartzen.

Emaitzak

Emakumeen kopurua: guztira 295 emakume aztertu ziren: - %56ri (165i) ez zitzaien papilomabirusik atzeman. - %29ri (85i) genotipo bakarra antzeman zitzaien. Horien artean: %70k arrisku handiko genotipoa zuen, gehienetan 16 genotipoa. k arrisku ertaineko genotipoa zuen. k arrisku txikikoa. - i (45i) genotipo bat baino gehiago antzeman zitzaien. Horien artean: %96k arrisku handiko genotipoa zuten, batez ere 31 eta 16 genotipoak. Adinari dagokionez: 20-29 urte bitartean, %46k HPV negatiboa zuten, %39k genotipo bakarra, eta ek, genotipo mistoak. 30-39 urte bitartean, %55k HPV negatiboa zuten, % 26k genotipo bakarra, eta k, genotipo mistoak. Genotipo ohikoenak, guztira, honakoak izan ziren: 16 (), 31 (), 66 () eta 51 (%8).

Ondorioak

Debabarreneko emakumeetan, arrisku handiko genotipo ohikoenak 16, 31 eta 51 izan dira; eta, arrisku ertaineko ohikoena 66 genotipoa izan da. Azpimarratzekoa da 18 genotipoak apenas izan duela intzidentziarik: %1 besterik ez genotipo bakarra aurkitu denean eta %4 genotipo mistoak direnean.

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan