Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

4.0 Emakumearen egoera garatzen ari diren herrialdeetan. Zenbait ikuspuntu. Gure esperientzia nikaraguan: emakumea eta sorgin-gurpilak

Egileak: Ima Escribano , IƱaki Agiriano

Larrialdi Zerbitzua. Debagoieneko Ospitalea.


Sarrera

Pobreziak eta bizitzeko kondizio kaskarrek gurpil zoro amaigabea sortzen dute, hala-nola, haurdunaldi goiztiarrak eta desiratu gabeak, amen heriotza, gaitz infekziosoak, eta baita aise ebitatzeko moduko zenbait eritasun eta heriotza ere. Era berean, egoera hauek pobrezia gehiago sortu eta areagotzen dute. Gaixotasunei begiratuta, berriz, arnasbideetakoak aipatu ditzakegu, emakumeena zein euren umeena, hauek ere sukaldeko kea hartzen dute eta amarekin egunero. Baina hau ez da gurpil zoro bakarra: -Pobreziak formazio eta heziketa eza dakar, eta horrela zaila da irtenbidea. -Familietan indarkeria eta bortxaketak usu gertatzen dira, eta normaltzat jo eta onartu egiten dituzte azkenean. -Pobrezia eta desnutrizioa batera doaz; eta elikagai oinarrizkoen faltak fisikoa ez ezik, mentala ere badakar. -Emakume izateak – alaba, ama, emazte, amona...– badu beste zama bat, ez nolanahikoa, eta euren funtzionamendua eta lana baldintzatu egiten ditu. -Eta zer egin horrelako egoerei aurre egiteko?

Emaitzak

Osasun brigadistek, asko emakumeak, ardura handia dute horrelako egoerak aldatzeko zereginean. Nikaraguan, guk hau ondo ikusi dugu. Guk kolaboratzen eta laguntzen jarraitzek asmoa dugu, baina beti ere euren kultura eta ohiturak errespetatuz, hots, kolonizatu gabe eta bizi kalitatea hobetu nahian. Honek lan arlo desberdinen inguruko gogoeta etengabea eskatzen du. Gure ikuspuntu soiletik arituta, ez dugu ez soluziorik ez irtenbiderik aurkituko.

Ondorioak

Alabaina, harritzekoa bada ere, beti gu baino irri eta zorion gehiagorekin. BIBLIOGRAFIA: Donde no hay doctor – David Werner Ed. Pax México, 1992 Buscando remedio- Ana Ara, Benoit Marchand et al.AIS- Nicaragua. La educación como práctica de la libertad – Paulo Freire. Ed. Siglo XXI Pedagogía del oprimido – Paulo Freire Ed. Siglo XXI Etnicidad, Identidad y Migraciones. Teorías, Conceptos y Experiencias. RAMIREZ GOICOECHEA, E. 2007 Madrid: Editorial Universitaria Ramón Areces

Azken Berriak

Sarean dira "Osatuberri" aldizkariko irakurgai berriak
Osakidetzako euskara-aldizkariaren azaroko hainbat irakurgai daude jada. Horietako batean, Begoña Velasco Bilbo-Basurtuko ESIko Prebentzioko Oinarrizko Unitateko erizainari eta Beatriz Martinez arlo bereko teknikariari hitza eman diete. Osasunbib...
Donostia Ospitalean ere ospatuko dute Euskararen Eguna
Abenduaren 3ko Euskararen Egunaren inguruan, biharramunean, ekitaldia egingo dute Donostia Unibertsitate Ospitalean. Gauzak horrela, hilaren 4an, asteazkenean, besteak beste, Biogipuzkoako adituak izango dira adimen artifizialari eta osasunari buruz hit...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan