20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna
4.0 Esfortzuko gernu galeraren prebalentzia eta berau pairatzeko arrisku faktoreak lehen haurra izan eta urtebetera identifikatu
Egileak: Miren Arrue , Larraitz IbaƱez , Jone Paredes , Arantzazu Murgiondo , Irene Diez
Obstetrizia eta Ginekologia. Donostia Ospitalea.
Sarrera
Lehen haurra izan duten emakumeak izan dira gure aztergaia.Umea izan eta handik urtebetera esfortzuko gernu galeraren intzidentzia zenbatekoa izan den aztertzea izan da gure azterlanaren helburua. Aldi berean, gernu galera honen agerpenerako arrisku faktoreak zein diren jakin nahi izan dugu.
Metodoak
Honetarako aurrera begiranzko azterlan bat burutu dugu, non 2007ko apiriletik 2007ko urrira bitartean Donostia Ospitalean lehen haurra izan duten emakume guztiei parte hartzera gonbidatu zaien. Azterlanetik kanpora geratu dira ondorengoak: haurdunaldi bizki edo hirukiak zituztenak, 37 aste baino gutxiagoko erditzea izan zuten emakumeak, uroginekologiako ebakuntza baten edota gernu galeraren aurrekaria zutenak eta gaixotasun neurologikoak zituzten emakumeak. Gernu galeraren diagnostikorako ICS (International Continence Society) erakundeak 2002an emandako definizioa erabili dugu, zeina emakumeak adierazitako sintometan oinarritua dagoen. Galdeketa haurdunaldiaren amaieran eta erditzetik urtebetera egin zitzaien emakume guztiei, lehena aurrez aurre eta bigarrena telefono bidez. Pelbis zoruko muskuluen uzkurdura indarra perineo-metro baten bitartez neurtu genuen.
Emaitzak
Guztira 458 emakume bildu genituen arren 352k, hau da, %76,9ak erantzun zion telefono bidezko galdeketari eta beraz berauek izan ziren azterlan taldea osatu zutenak. 306 emakumek, (%86,9ak) baginako erditzea izan zuten eta 46 emakumek (,1ak) zesarea bidez erditu zuten. Esfortzuko gernu galera 40 emakumek (,4ak) agertu zuten erditzetik urtebetera. Hauetatik 25 emakume (%7,1ak) gernu galera haurdunaldian zehar pairatzen hasi ziren, besteak, hots, 15 emakumek (%4,3ak) gernu galera erditzearen ondoren nabaritu zuten. Aztertutako arrisku faktore guztietatik (ikus 1 eta 2 taulak), urtebetera gernu galera pairatzen zuten emakumeak zaharragoak zirela eta haurdunaldian zehar jada gernu galera nabaritzen hasi zirela ikusi genuen. Ez hori bakarrik, pelbis zoruko muskuluen uzkurdura indar txikiagoa zutela eta gehienek bagina bidezko erditzea zutela ere ikusi genuen. Halere, erregresio anitz logistikak, hauek guztietatik, urtebetera gernu galera jasateko arriskuarekin estatistikoki lotutako faktore bakarra haurdunaldian zehar gernu galera pairatzea zela azaldu zuen.
Ondorioak
Lehen haurra duten emakumeek oso maiz pairatzen dute esfortzuko gernu galera erditzetik urtebetera eta haurdunaldian gernu galera jasatea da erditze osteko galerarekin lotutako arrisku faktore bakarra. Haurdunaldiko nahiz jaioberriaren eta amaren faktoreak Esfortzuko gernu galera Ez (n=312) Bai (n=40) Bataz bestekoa, SD P balioa Amaren adina Amaren GMI 31.0 ± 3.4 23.1 ± 3.6 32.3 ± 4.5 24.1 ± 3.7 0.09 0.14 Haurdunaldi garaia (egunak) 274.1 ± 3.7 279.8± 10.2 0.51 Amaren loditzea haurdunaldian zehar 12.7 ± 4.4 12.8 ± 4.1 0.86 Jaioberriaren pisua (g.) 3290 ± 452 3408 ± 440 0.12 Jaioberriaren buruaren perimetroa 34.4 ± 1.3 35.5 ± 1.5 0.6 Pelbis zoruko muskuluen uzkurdura indarra 38.4 ± 22.3 30.6 ± 13.9 0.03 Esfortzuko gernu galera haurdunaldian Zenbatekoak,% 78 (%25.0) Zenbatekoak ,% 25 (%62.5) 0.000 Erditzeko faktoreak Esfortzuko gernu galera Ez (n=312) Bai (n=40 Zenbatekoak eta % P balioa Erditze mota Baginako erditzea, berezkoa Baginako erditzea, instrumentuz lagundua Zesarea bidezkoa 189 (%60.6) 78 (%25) 45 (.4) 24 (%60.0) 15 (%37.5) 1 (%2.2) 0.05 Erditzeko bigarren periodoa > 2 ordu 82 (%26.3) 15 (%37.5) 0.13 Erditzeko bigarren periodo aktiboa >1 ordu 19 (%6.1) 4 () 0.34 Oxitozina erabilera 239 (%76.6) 35 (%86.5) 0.11 Anestesia epidurala 282 (%90.4) 39 (%97.5) 0.13 Episiotomia baginako erditzeetan 213 (%79.8) 28 (%71.8) 0.32