20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna
4.0 Haurdunak eta h1n1 gripe pandemikoaren ospitaleratzeak euskal autonomia erkidegoan
Egileak: Larraitz Arriola , Jone Miren Altzibar , Olatz Mokoroa , Eva Alonso , Idoia Lopez , Miren Dorronsoro
Osasun Saila
Sarrera
2009ko apirilean Kalifornian (Estatu Batuak) H1N1 gripe pandemikoaren lehen kasuak baieztatu zirenetik, birusa bizkor zabaldu zen munduan zehar 1. 2009ko ekainaren 11n Munduko Osasun Erakundeak (MOE) fase pandemikoa 5. mailatik 6.mailara igo zuen H1N1 gripe pandemia aitortuz 2. Uztailaren erdialderako, EBean eginiko ikerketa bat argitaratu zen3 non emakume haurdunak arrisku berezia zuten gripe pandemiko konplikatua izateko. Urtaroko gripearen konplikazioak jasateko ere arrisku handiagoa izaten dute haurdunek baina H1N1 gripe pandemikoarekin arriskua handiagoa zen. Arrisku hau batez ere bigarren eta hirugarren hiruhilekoan agertzen zen. Fetuaren heriotza eta abortu espontaneoa izateko arriskua ere handituta zegoen. Ikerketa honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) H1N1 gripe pandemikoaz ospitaleratutako haurdunen ezaugarriak eta bilakaera deskribatzea da.
Metodoak
Pandemia hasi zenez geroztik H1N1 gripe pandemikoa baieztatu eta ospitaleratzen ziren pertsona guztien informazioa jaso zen EAEn. Informazioa galdeketa baten bitartez biltzen zen. Galdeketa 3 ataletan banatua zegoen; datu demografikoak, gaixoaren faktore intrintsekoak, ospitaleratzeko datuak, konplikazioak, tratamendua, txertaketa egoera eta bilakaera. Ospitaleratzeko momentuan haurdun zeuden emakume guztien datuak aztertu ziren. Aldagai bakoitzeko frekuentzia erlatibo eta absolutuak aztertu ziren, bai eta batez bestekoak eta desbideratze tipikoak aldagaien ezaugarrien arabera. Datuak SPSS Statistics 17.0. rekin aztertu ziren.
Emaitzak
EAEn guztira, baieztatutako H1N1 gripe pandemikoa zuten 323 emakume ospitaleratu ziren. 37 () emakume haurdun zeuden ospitaleratzeko garaian. Gazteenak 19 urte zituen eta zaharrenak 45. Lehenengo haurduna uztailaren 11n izan zen onartua ospitalean eta azkenekoa abenduaren 21ean. % 68 bizkaitarrak, % 16 gipuzkoarrak eta % 11 arabarrak. Bi haurdun EAE kanpokoak ziren. Batez beste haurdunaldiak 24. astean zeuden; haurdunen %75ek 15 aste edo gehiagoko haurdunaldia zuten. %44k arrisku faktoreren bat zuen.Hauen artean, arrisku faktore ohikoena asma izan zen (%48). Bi emakume haurdunek (%5,4) ZIUn (Zainketa Intentsiboetako Unitate) ingresatu behar izan zuten, biak pneumoniarekin. Batez beste lau egun egon ziren ZIUn eta biek bilakaera ona izan zuten. Haurdun guztien artean 3k (%8) abortatu egin zuten. Emakume guztiak onik atera ziren ospitaletik. Azkarrenik 24 orduan eta beranduenik 11 egun ondoren. Batez beste 3 egun egon ziren ingresatuak.
Ondorioak
Nahiz eta H1N1 gripe pandemikoak emakume haurdunetan bereziki larria zela deskribatu izan, EAEko haurdunen artean ez dirudi eragin handia izan zuenik. Pandemiak iraun duen denbora guztian zehar 37 haurdunek behar izan zuten ospitaleratzea. Arrisku faktore nagusia asma izan zen. Literaturan deskribatu izan den bezala gehienak bigarren eta hirugarren hiruhileko haurdunaldia zuten. Hauetatik 3 emakumek (%8) galdu zuten umea eta ez zen heriotzarik gertatu emakumeen artean.