Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

4.0 Ariketa fisikoa egiteko ohiturak eta osasuna bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasleetan

Egileak: Maider Kortaxarena , Ana Belen Fraile , Jon Torres , Itziar Hoyos

Leioako Erizaintza Eskola, EHU; Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, EHU.


Sarrera

Herrialde garatuetako osasun-arazo ohikoenek, bizitza-ohiturekin erlazio zuzena dute, eta batez ere, elikadura eta ariketa fisikoaren arteko desorekarekin. Beraz, elikadura ohitura desegokiak eta sedentarismoa, gaixotasun kronikoak pairatzeko arrisku faktoreak dira. Ikerketaren helburua ikasleen ariketa fisikoa egiteko ohiturak eta egoera fisikoa aztertzea eta hauek osasunean duten eragina ikertzea da, generoaren ikuspuntua kontuan izanda.

Metodoak

Zeharkako ikerketa bat burutu genuen batezbesteko adina 17,04  0,92 urtekoa zen ikasle talde batean. Gonbidatutako ikasleetatik (n=178) 90ek hartu zuten parte (%50,56). %30 neskak eta %70 mutilak ziren. Ikasleen aisialdiko ariketa fisikoa balioztatutako galdeketa baten bidez jaso genuen. Gorputz egitura eta osaeraren neurketarako antropometria burutu genuen. Osasun adierazlea den gaitasun aerobikoa proba submaximo batekin neurtu genuen (Astrand-en testa).

Emaitzak

Ariketa fisikoa egiteko azturaren datuak sexuka aztertuz gero, mutilen taldea neskena baino aktiboagoa topatu genuen; mutilen %76,2 aktiboa, %3,2 moderatua eta %20,6 sedentarioa den bitartean nesken %37 aktiboa, ,8 moderatua eta %48,1 sedentarioa da (p≤ 0,01). Ikerketako mutilen joera ariketa fisikoa intentsitate altuetan, taldeka eta federatuta praktikatzea da eta bestetik nesken joera ariketa fisikoa intentsitate baxuetan, bakarka eta federatu gabe. Gure lagineko ikasleak GMIaren arabera aztertu genituenean, ikasleen gehiengoa aholkatutako pisuan (GMI 18,5 < 24,9) zegoela behatu genuen (%86,5). Gehiegizko pisua mutiletan bakarrik topatu genuen (mutilen % 7,4). Neska eta mutilen gaitasun aerobikoaren batezbesteko balioak oso parekoak ziren (oxigeno kontsumo erlatibo maximoa 43,66 ml/Kg/min eta 44,45 ml/Kg/min hurrenez hurren). Ikasleen datuak, FITNESS- GRAM taldeak aholkatutako erreferentziazko baloreen arabera aztertzean (The Cooper Institute for Aerobics Research, 1999) mutilen taldean arazo kardiobaskularra izateko arriskuan egongo litzateke % 41,5 eta nesken % 10.

Ondorioak

Ikertutako nesken sedentarismo portzentajea mutilena baino altuagoa izan arren, nesken osasun adierazle batzuk hobeak direla behatu dugu. Honen guztiaren azalpena, neskek askotan deklaratzen ez duten ariketa fisikoa eguneroko ekintzetan barneratuta izatean egon daiteke.

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan