Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

4.0 Fibromialgia: nola entzun emakumearen oinaze somatikoa eta psikikoa?

Egileak: Idoia Agirre , Esther Uriarte

Psikiatra eta psikoterapeuta, Donostia; Erreumatologoa, Arantzazu Ospitalea


Sarrera

Hiru adierazle kliniko hauek Fibromialgia sindromea osatzen dute: gorputz osoko minak, neke kronikoak eta eguneroko eginkizunetarako ezintasunak. Euskal Erkidego Autonomoan ez dago datu estatistiko argitaraturik, baina Europako erreferentzia hartuta, 60-65.000 pertsonek pairatzen dute gaixotasuna eta horietatik % 90-93 emakumeak dira, 45-65 urtekoak gehienbat. Gaur egun ez da etiologia ezagutzen, proba gehienak (analisiak, erradiologiak) normalak izan ohi dira; tratamendu guztiek ez dute funtzionatzen. Zenbait osasun-zentrotan gaixotasun psikosomatiko bezala hartu ohi da. Osakidetzan horrelako gaixo batek aurrena oheburuko medikuarengana jotzen du eta honek erreumatologoarengana bidaltzen du. Beraz bi espezialitate desberdinetako kontsultetan dabiltzan gaixoak izan daitezke.

Metodoak

Erreumatologiako kontsultan lehenengo entrebista klinikoa jaso dugu eta gaixoaren eta medikuaren arteko komunikazioa aztertu dugu. Emakume pazienteek beraien oinazea deskribatzeko modua eta oinazeari atxikitzen dioten balioa.Honez gain, gaixotasunak euren bizitzaren zenbait esparrutan duen eragina eta honi buruz emakume hauen iritzia ere aztertu ditugu .

Emaitzak

Adin honetako emakumeek bizi dituzten aldaketa eta galera askoren oinazearen arrastoa aurkitu ditugu. Bestaldetik, medikuak duen lekua komunikazioa baliarazteko, eta gaixoari bere gaixotasunaz gehiago jakiten laguntzeko nabarmentzekoa da ere. Lan honetan XXI. mende-hasierako bizi-ereduei ere begiratu diegu. Gure gizarteak ezartzen dizkigun erabateko osasuna eta adinik gabeko edertasunak dira jarraitu beharreko idealak. Adin bateko emakumeek adierazten duten sufrimendua, gure gizarte honek eta bere bizi-baloreek sortzen duten ondoezaren adierazle dira.

Ondorioak

Oraindik gaizki ezagutzen den sindrome honetan sakontzen jarraitu behar da, diziplina desberdinen artean kolaboratuz. Dena edo ezer ez jakitearen muturreko aurreiritziak baztertu behar dira. Horretarako, harreman terapeutikoaren esparrua lantzea proposatzen da baliabide terapeutiko egokia delako. Helburua ez baita gaixotasun soila, ezintasuna adierazten duen gizakia baizik, kasu honetan emakumea bere osotasunean.

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan