20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna
5.0 Osteoporosiaren prebentzio eta tratamendu farmakologikoan erizaintzaren laguntza
Egileak: Aitor Azkunaga , Karmele Uribarri , Elisabet Beitia , Isabel Moreno , Nerea Urrutia , Cristina Jauregi
Debagoieneko Ospitalea; Gurutzetako Ospitalea
Sarrera
Osteoporosiak, hezur-masa eta eskeletoaren mikra-arkitekturaren osotasuna galtzean datza; orokorrean, mokorra, eskumuturra eta bizkarrezurraren haustura-arriskuak areagotuz eta biguntasuna sortuz. Haustura horien sorrera aldentzeko, gaur egun merkatuan produktu terapeutiko eta farmakologiakoak ugari daude; helburua lortu ahal izateko tratamendua behar bezala jarraitzea eta hartzea ezinbestekoa delarik. Gaur egun, gutxi gorabehera, gaixoen %50ak terapia utzi egiten dute lehendabiziko urtean. Honen arrazoia izan daiteke osteoporosiak ez duela sintomarik sortzen haustura ez bada ematen, farmakoak (sendagaiak) hartu eta gero ez da hobekuntza klinikorik ematen eta gainera tratamendu luzeak izaten dira; behar bezala hartzeko etengabeko estimuluak behar direlarik.
Helburuak
Erizaintzako langileek jabetzea euren parte-hartzeak duen garrantzia osteoporosiaren tratamenduan eta prebentzioan .Tratamenduan erabiltzen diren sendagai ezberdinen ezagutza,beraien konposaketa,nola hartu ,eragin sekundarioak eta prebenitzeko osasun heziketarako ezagupenak eta trebetasuna eskuratzea.
Metodoak
Literato medikoaren berrikusketa kritiko eta sistematikoa eta baita datu-base (MEDLINE, CUIDEN...) ezberdinen berrikusketa bibliografikoa ere egiten da. Deba Garaiko Ospitaleko traumatologia zerbitzuarekin egin beharrekoak adosten dira.
Emaitzak
Osteoporosian erabiltzen diren sendagaiaren nolakoak diren garbi eta grafikoki jasotzen duen agiria sortzen da; bifosfonato ezberdinetan, errezeptore estrogenikoen moduladore selektiboetan, estronzioaren ranelatoan eta hormona paratiroidean, bere bi bertsioetan, oinarrituz.
Ondorioak
Osteoporosiaren tratamendua behar bezala aurrera eramateko erizaintzaren lana oso garrantzitsua dela uste dugu Horretarako, inplikatutako langileen motibazioa eta erabilitako sendagai ezberdinen ezagutza, hartzeko modua, posologia eta eragin sekundarioak zeintzuk izango diren jakitea beharrezkoa da. Osasun heziketa funtsezkoa da prebentzio arloan.