20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna
5.0 2-d hipobitaminosiaren prebalentzia osteoporosidun pazienteetan osteoporosi kontsulta monografiko batean
Egileak: Andrea Mota , J.Manuel Gorordo , Iñaki Torre , Olaia Fernandez
Basurtuko Ospitaleko Erreumatologia zerbitzua
Sarrera
Osteoporosia gure gizartean eragin handia duen gaixotasuna da bere prebalentzia altuagatik eta honek eragiten dituen hezurren hausturen ondoriozko erikortasun eta hilkortasunagatik. D bitamina funtsezko elementua da osteoporosiaren fisiopatologian. Bitamina honen maila baxuek kaltzioaren heste mailako xurgapena gutxiarazten dute. Honen ondorioz odoleko kaltzio mailak gutxitzen dira eta paratiroideko hormonak lan egin behar du egoera orekatzeko. Odoleko maila egokiak lortzeko, kaltzioa eskuratzen du hezurretatik, hauen hezur mineral dentsitatea gutxituz, eta kontsekuenteki hezurrak hauskorragoak bihurtuz. D bitaminaren gutxiegizko mailak, beraz, hezur hausturen arriskua gehitzen du hauetan eragiten duen hauskortasuna dela eta, eta honekin batera ahultasuna, muskulu mina eta erortze arriskua ere eragiten ditu.
Metodoak
Basurtuko Ospitaleko Erreumatologiaren zerbitzuko osteoporosi kontsulta monografiko batean diagnostiko hau duten pazienteengan D bitamina maila baxu eta gutxiegizkoen prebalentzia altua frogatzea izan dugu helburu. Horretarako, gure kontsultan osteoporosiaz diagnostikatutako 64 pazienteei buruzko ikerketa deskribatzaile eta atzerabegirakoa egin dugu (hezur dentsitometrian T-Score balioa DXA ≤ 2,5 DS +/- hezur hausturak energia mekanismo baxuagatik) eta barneratze aldia 2009ko urtarriletik abendura izan zen. Paziente hauei odoleko D bitamina maila eskatu genien (25 hidroxi-D bitamina), kontuan hartuta Kaltzioa eta D bitamina ez zutela hartzen medikazio moduan. Odoleko mailak taldeetan sailkatu dira, gutxiegizko mailak ≤10 ng/ml, maila baxuak 11-30 ng/ml eta maila egokiak ≥30 ng/ml izanik.
Emaitzak
Gure ikerketako 64 pazienteetatik, 58 emakumezkoak eta 6 gizonezkoak izan dira. Batez besteko adina 67 urtekoa izan da, gehienezko adina 83 eta gutxienezkoa 48 izanik. Gutxiegizko mailak 10 pazienteengan aurkitu dira (,62), maila baxuak 36rengan (%56,25) eta egokiak 18rengan ( %28,12).
Ondorioak
● Gure ikerketaren D hipobitaminosiaren prebalentzia altua bereiztea, maila gutxiegizkoak eta baxuak dituzten pazienteak % 71,87ra ailegatu direlarik eta ,62ra gutxiegizko mailak dituztenak. ● D hipobitaminosia osteoporosia garatzeko arrisku faktorea da eta gure ingurunean prebalentzia altua da.