20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna
5.0 6-fibromialgiaren tratamenduaren arrakasta espezialista desberdinen arteko abordaje anitzean datza
Egileak: ZuriƱe Lauzirika , Aitziber Etxebarria , Unai Ortega , Josune Martin , Fernando Torre , Iratxe Gonzalez
Anestesiologia, Bizkortzea eta Minaren tratamendurako unitatea. Galdakao-Usansolo Ospitalea
Sarrera
Fibromialgia batez ere emakumezkoek (%90) pairatzen duten gaitz kronikoa da. Sintoma nagusiak min muskulueskeletiko latza, lo-arazoak eta nekea dira. Iberiar Penintsulan %2-3k pairatzen dute. Etiologia ezezaguna da, eta faktore askok dute eragina: neurotransmisoreak, joera genetikoa, immunitate eta hormonen asaldurak, kasu. Horrexegatik, egun ez dago tratamendu konkreturik Askotan minaren tratamendurako unitateetan luzaro tratatzen dira hobekuntza handirik ikusi gabe. Tratamenduaren arrakasta handitzeko gaitza ikuspuntu bio-psiko-soziala edukiz tratatu behar omen da
Metodoak
120 gaixorekin ikerketa bat egin zen, 105 andrazkoak izanik. Guztiek tratamendu farmakologikoa zeukaten. Zoriz hartuta 60 gaixotako bi talde sortu ziren. Talde kontrolak tratamenduarekin jarraitu zuen; talde esperimentalean tratamendu multidisziplinarra ezarri zen, 6 astetan zehar, 4 ordu astero, terapia kognitibo – konduktuala (psikologoarekin), fisioterapeutak gidatutako ariketa eta luzapenak eta minean aditua den anestesiologo batek zuzendutako solasaldiak eginez. Neurtutako parametroak: minaren intentsitatea (eskala analogiko bisuala), antsietatea eta depresioa (HAD eskala), minarekiko erantzuna (CADR eskala) eta sumatutako laguntza soziala (DUKE eskala). Tratamendua hasi baino lehen eta 6 hilabetera aztertuta
Emaitzak
Minaren gutxitzea talde esperimentalean, baita osasunari dagokion bizi kalitatean, zenbait alorretan Ez zen desberdintasunik topatu minarekiko erantzunean eta sumatutako laguntza sozialean
Ondorioak
Fibromialgiaren abordatze bio-psiko-sozialak eta tratamendu multidisziplinarrak gaixoen bizitza kalitatean eta minean eragin positiboa du