Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 8-lupus eritematoso sistemikoa

Egileak: Olaia Fernandez , Natalia Rivera , Eduardo Ucar , Jose Miguel Aranburu , Jose Manuel Gorordo , M. Luz Garcia

Erreumatologia Zerbitzua. Basurtuko Ospitala. Bilbo.


Sarrera

Lupus eritematoso sistemikoa (LES) gaixotasun kronikoa autoinmunea da eta etiologia ezezaguna dauka. Gaitz arrunta da gaixotasun erreumatologikoen artean.

Helburuak

Emakumezkoen artean arruntagoa den gaixotasun erreumatologiko hau jakitera eman.

Emaitzak

Autoantigorputzen sintesiarekin klinikaren agerpena ematen da, hala nola, síndrome orokorra (pisu galera, anorexia eta astenia), artralgiak, zenbait kasutan artritisa, leukopenia eta linfopenia, anemia, tronbopenia, serositisa (pleuritisa, perikarditisa edo peritonitisa). Dudabarik, sintoma bereizgarrienak aurpegian aurkezten duten tximeleta hegoen eritema eta fotosentsibilitatea ditugu. Bestalde, klinika larriena nefritisa eta afektazio neuropsikiatrikoa dira. Azken honen kasuan, pazienteek buruko mina, konbultzioak, sistema nerbioso zentraleko infartuak beste batzuen artean azaldu ditzakete. Arrisku altuko haurdunaldiak izaten dituzte emakume gaixoek eta erreumatologia unitate berezietan jarraitu behar dira. Diagnostikoa egiteko gutxienez lau irizpide bete behar dira: aurpegiko eritema, lupus diskoidea, fotosentsibilitatea, ahoko ultzerak, erosiboa ez den artritisa, serositisa (pleuritisa edo perikarditisa), giltzurrun afektazioa, asaldura neurologikoa (konbultzioa, psikosia), odol manifestazioak (anemia hemolitikoa, leukopenia, linfopenia, tronbopenia), autoinmunitatea (anti-DNA, anti-Sm edo antifosfolipido antigorputzak) edo antigorputz antinuklearrak (ANA) aurkeztea. Tratamendurako antiinflamatorio ez esteroideoak, antipaludikoak (hidroxiklorokina) eta glukokortikoideak erabiltzen dira. Sintoma bereziak banan-banan tratatu behar dira eta zenbait kasutan potentzia handiko botikak erabili behar ditugu ere, giltzurrunen eta afektazio neuropsikiatrikoekin gertatzen den bezala. Kasu hauetan, ziklofosfamida, azatioprina eta tratamendu biologikoak erabili behar dira pazientearen bizitza jokuan dagoelako.

Ondorioak

-Lupusa emakumezkoetan batez ere ematen den gaixotasuna da. -Klinika aurkezten duten pazienteak antzeman behar dira, diagnostikoa egitea eta tratamendua ipintzea behar izatekotan ezinbestekoa delako. -Sintoma neuropsikiatrikoen edo giltzurrunekoen agerpena ezagutzea funtsezkoa da duten larritasuna dela eta. -Hidroxiklorokina eta kortikoideak erabiltzen dira tratamendurako, baina kasu zehatz batzuetan ziklofosfamida edo biologikoak ere erabili behar dira (TNF eta CD20 aurkako molekulak).

Azken Berriak

"Ikerketa-sareak sustatzea da Pediatria Topaketen helburuetako bat"
Apirilaren 3an egingo dituzte XVII. Pediatria Topaketak, Eibarren, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkarteak eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta, OEE-Osasuna Euskalduntzeko Elkartearen eta UEU-Udako Euskal Unibertsitatearen laguntza...
"Osatuberri" aldizkariaren zenbaki berria kalean da jada
Osakidetzak euskara hutsean argitaratzen duen "Osatuberri" aldizkariaren urtarrila-otsaileko zenbakia eskuragarri dago jada. Besteak beste, Gorlizko Ospitaleari BPSO-Best Practice Spotlight Organization programaren barnean eman dioten izendap...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan