Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 15- 2009.eko Santiago ospitalean papilomabirusarekin erlazionatutako lesioen inzidentzia

Egileak: Rosa Zaballa , Julia De Diego , Leire Etxegarai , Blanca Catón , Nieves Saracibar

Patologoak.Santiago Ospitalea


Sarrera

Momentuaren arabera eta lekuaren arabera,papilomabirusarekin erlazionatutako lesioen intzidentzia aldakorra da. Gure ospitalearen iazko intzidentzia aztertu dugu.

Metodoak

Azken urtean izandako kasuak bildu ditugu. Alde batetik zerbizeko zitologiaren kopuru osoan kontutan hartu dugu. Gero sailkatu ditugu papilomabirusarekin erlazionatutako lesioak graduaren arabera. Eta azkenean biopsiarekin erlazionatu dugu eta biopsia negatiboetan papilomabirusaren genotipoa aztertu dugu.

Emaitzak

Kopuru handiena lesio susmagarriarena izan da, gero displasia arinaren lesioak eta kopuru txikiena displasia larriarena izan da. Orokorrean zitologia eta biopsiaren arteko harremana estua izan da, baina kasu gehienetan lesio larriago topatu dugu biopsian zitologian baino.

Ondorioak

Zerbizeko zitologia oso metodo egokia da lesio susmagarriak aurkitzeko eta baita zerbizeko kartzinoma ekiditzeko ere. Biopsia negatiboa ematen duten lesio susmagarrietan papilomabirusaren genotipoa aztertzea beharrezkoa da.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan