Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 17- Oxikodona minbizi ginekologiak ematen duen minaren aurkako aukera egokia

Egileak: Unai Ortega , Miren ZuriƱe Lauzirika , Aitziber Etxebarria , Sorkunde Telletxea , Ana Maria Barandika , Ana Callejo

Anestesia eta Bizkortze Zerbitzua. Galdakao-Usansolo Ospitalea.


Sarrera

Minbizi ginekologiaren bilakaeran mina ager daiteke. Beste edozein gaitz onkologikotan bezala tratamenduak etiologikoa izan behar du. Horrez gainera, alde psikologikoa eta mina bera ere oso kontuan hartzekoak dira. Jatorri ginekologikodun minak, erantzun multifaktoriala eskatzen du: erradioterapia, kimioterapia eta kirurgia. Mina kenduz hauen emaitzak hobeak izango dira. Lehenengo eta behin, aztertu behar da: kokapena, min mota, intentsitatea...tratamendua hasi aurretik eta jarri ondoren, zero eta hamar arteko eskala bat erabiliz mina neurtuko dugu. Minaren aurkako tratamenduan, Osasunerako Mundu Erakundeak eginiko eskala erabili daiteke. Antiinflamatorioekin hasi, hauek nahikoa ez badira opioide "bigunak" erabili eta azkenik opioide "gogorrak". Azken hauen artean oxikodona dugu.

Metodoak

Minbizi ginekologikoa duten emakumeen artean minari aurka egiteko oxikodona eta morfina konparatu nahi izan ditugu. Lan hau egiteko, bi taldetan banatu ditugu, batzuei morfina eman zaie eta besteei oxikodona. Lan honetan 40 emakumek parte hartu dute. Sei hilabeteren buruan 2 gaixo galdu ditugu.

Emaitzak

Ez dugu ezberdintasunik nabaritu, oxikodonak botaka egiteko gogo gutxiago ematen du.

Ondorioak

Oxikodona morfinarekin alderatuta abantaila txikiko opioide gogor bat da. Opioiderik hartu ez dutenen gaixoen artean erraz titulatzen da eta opioideen arteko txandaketa egin behar denean erabilgarria izan daiteke. Desabantailarik nagusiena salneurria da, morfina baino garestiagoa baita.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan