Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

20. Osasun Jardunaldiak: Emakumeak eta Osasuna

5.0 20- Garaizko kanpoko bertsio zefalikoaren analisia

Egileak: Haizea Goiti , Tamara Santiago , Judith Silva , M. Mar Centeno , Jorge Burgos

Obstetrizia eta Ginekologiako Zerbitzua. Gurutzetako Ospitalea


Sarrera

Garaizko kanpoko bertsio zefalikoaren (KBZ) emaitzak aztertu dira.

Metodoak

2002ko martxoaren eta 2009ko ekainaren artean gure ospitalean egindako 923 KBZen analisi prospektiboa. SPSS bidezko azterketa estatistikoa.

Emaitzak

KBZren arrakasta maila %48,1ekoa izan zen. Bertsioa jasan zuten paziente aztertuetatik, 620k gure zentroan erditu zuten. Hauetatik, %51,6ak aurkezpen zefalikoa zuen erditze momentuan eta %48,4ak ipurmasail aurkezpena. Ipurmasail aurkezpena zutenetatik, 8 pazientek bertsio arrakastatsua izan zuten, %1,8ko itzultze tasa adieraziz. Aurkezpen zefalikoa zuten fetuen %2,8a, teknikaren akats osteko berezko bertsioa izan zen. Erditze baginalen kopuru totala %54,7a izan zen eta zesarea kopurua %45,3a. Ipurmasail aurkezpena zuten pazienteen %26,3ak erditze baginala izan zuen. Aurkezpen zefalikoa zuten pazienteetan zesarea kopurua ,7a izan zen. Konplikazio kopurua %2,5 izan zen. Kasu hauen %73,9an erditzea zesarea bidez bukatu zen eta 2 jaioberrik Jaioberrien Zainketa Unitatean ingresoa behar izan zuten.

Ondorioak

Garaizko kanpoko bertsio zefalikoa teknika erraza, ziurra (ondo eginez gero) eta eraginkorra da ipurmasail aurkezpenaren erabilerarako eta aurkezpen mota hau murrizteko erditze momentuan.

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan